Zukan Hirukotea. Larunbat musikalak - kulturaraba
Zukan Hirukotea. Larunbat musikalak
02/11/2019 - 02/11/2019
Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte
Zukan Hirukotea. Larunbat musikalak. “XVI. Bernaola Jaialdiaren kontzertua”
Larunbat musikalak programaren barruan, azaroaren 2an, larunbata, 12:30ean, Zukan Hirukoteak Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat eskaniko du. Kontzertua Bernaola Jaialdiaren barruan dago.
Jon Ansorena, txistua
María Zubimendi, soinua
Gorka Catediano, perkusioa
Zukanek ez ditu soilik indar guztiak bideratzen konposizio garaikide instrumentalerako, baita haren errepertorioan baliabide artistiko berriak eta askotarikoak sartzeko ere. Lan horren erakusgarri ona da ondoren zehazten den programa proposamena, hiru interpreteek elkarri eragin eta haien interpretazio alderdia lantzen dute-eta askotariko testuinguruetan. Zukan-ek bere alderdirik sortzaileena proposatzen du, K. Stockhausen-en Tierkreis lan aitortuaren moldaketaren bidez; soinuaren materian eta esku soinuaren eta perkusioaren materia akustikoan miatzen du J.M Sánchez-Verdú-ren ZURIA II lanean; keinu musikalaren kontrastea lantzen du F. Dominguezen Seis miradas sobre… lanean; H. Ariasen prozesu sortzailearen zati da, haren musika tresnak konbinatzearen bidez sorturiko soinu paleta handia ikertzen duelako; taldearen alderdirik indartsuena eta oldarkorrena erakusten du M. Chamizoren Lantz lanean, eta H. Moralesen zaldien masailen eztanda erritmikoarekin bukatzen du.
Gaur arte Zukan taldeak nazioko eta nazioarteko konpositoreen hogei lan baino gehiago estreinatu ditu, eta egun Euskal Herriko musika garaikideko talderik bermatuenetakoa da. Kontzertu asko eman du ziklo ospetsuetan, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Bernaola Jaialdian, Musikagileak Musika Garaikideko Zirkuituan, BBVA Musika Garaikidearen Zikloan, Attacca Festival Basel jaialdian, Kuraia Jaialdian eta Rotterdam-eko Classical:Next jaialdian.
2019ko martxoan, Zukan-ek bere lehenengo CDa aurkeztu zuen Soinuzko Begiradak-Toma 1 izenarekin. Hilabete batzuk geroago, beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman zuen bere ibilbidean: Espainiako gazte musikalen lehiaketaren 94. deialdian erdietsitako lehen saria.
Jon Ansorena, txistua / txistu
María Zubimendi, soinua / acordeón
Gorka Catediano, perkusioa / percusión
Karlheinz Stockhausen (1928-2007)
Tierkreis (1975),
para txistus, percusión y acordeón /
txistu, perkusio eta esku soinutarako
José María Sánchez Verdú (1968)
Zuria II (2013),
para acordeón y percusión /
esku soinu eta perkusiotarako
Francisco Domínguez (1993)
Seis miradas sobre... (2016),
para txistus, tamboriles, percusión y acordeón /
txistu, danbolin, perkusio eta esku soinutarako
Helga Arias (1984)
Zeinu (*) (2019),
para txistu, acordeón, percusión, electrónica y vídeo /
txistu, esku soinu, perkusio, elektronika eta bideotarako
Mikel Chamizo (1980)
Lantz (2016),
para txistu, acordeón y percusión /
txistu, esku soinu eta perkusiotarako
Hugo Morales (1979)
Battuccatta (2014),
para tres quijadas de caballo /
zaldien hiru masailezurretarako
(*) erabateko estreinaldia / estreno absoluto