Tributo a los 80: ABBA y Ramones - kulturaraba
APIRILAK 29. / 80. hamarkadari gorazarrea: ABBA eta Ramones
29/04/2022

Ordutegia: 22:00
Tokia: Espainia plaza
Prezioa: Doan
80ko hamarkadako pop eta rock musikaren omenezko kontzertua, ABBA THE NEW EXPERIENCE eta RAMOÑAS taldeen eskutik
ABBA THE NEW EXPERIENCE
Abba mundu osoan ezagunenetakoa den musika taldea da, 70eko eta 80ko hamarkadetako musika eta estiloa sortzen lagundu zuena. Melodia itsaskorren eta soinu propioaren formula magistralak magiaz busti zuen gutako askoren bizitza, eta hainbat belaunaldiren memoria kolektiboan egotea lortu dute, urteetan zehar argitaratutako filmen, omenaldien, musikalen eta bildumen soinu bandetan beren abesti ezagunenak sartu dituztelako.
ABBA The new experience taldeak haren arrakasta handiak zabaltzen jarraitzen du, jatorrizko taldeak merezi duen exijentzia maila duen ikuskizun musikal eta eszeniko batekin. Haren abestiak kalitate berarekin interpretatuz, talde suediarrak arrakasta zerrendak bereganatzeko erabiltzen zuen dotorezia berberarekin. Izan ere, oraindik ere jarraitzen du arrakasta zerrendak bereganatzen.
RAMOÑAS
Ramones punk talde bat izan zen, Forest Hillsen sortua, Queens barrutian, 1974an, eta 22 urte geroago desegin zen, 1996an. Punk rock sortu berriaren aitzindariak eta liderrak izaki musika genero horren oinarriak sendotu zituzten konposizio sinple, minimalista eta errepikakorrekin, baita zentzu txikiko letrekin ere, eta hori guztia argi eta garbi zegoen 70eko hamarkadan merkatuan arrakasta zeukaten taldeen ospe eta handikeriaren aurka.
Taldea etengabe aipatzen da azken 30 urteetako rockaren erreferentzia handi gisa. Zalantzarik gabe, gaur egun rock gitarratsua eta melodia sinple eta itsaskorrak besarkatzen dituen talde bakoitzaren atzean, Ramonesen espiritu erregaitza dago.
Ramoñasi esker, Johnnyk, Joeyk, Tommyk eta Dee Dee Ramonek egindako kantuez gozatuko dugu zuzenean.