TRANS_FOKO 2019. Arabako kultur eta sormen eragileentzako prestakuntza - kulturaraba
TRANS_FOKO 2019. Arabako kultur eta sormen eragileentzako prestakuntza
03/06/2019 - 15/07/2019
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Tokia: Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Prezioa: Doan
Trans_Foko programan parte hartu duten eragileek egindako proiektuen aurkezpenak, uztailaren 15ean, astelehena, 16:30etik 19:00etara, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoko emanaldi aretoan izango dira.
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin elkarlanean, bigarren urtean jarraian abian jarri du prestakuntza programa bat arabar kultur eta sormen eragileen garapen profesionalerako, haiek beren produktuak diseinatzeko eta kudeatzeko behar dituzten tresna eta baliabideez hornitzearren.
Ikastaro hau kulturaren edo sormenaren sektorean lan egiten duten profesionalei edota profesionalizatzeko bidean diren pertsonei zuzentzen zaie, edozein dela ere bere forma juridikoa, baldin eta proiektu ideia bat edo proiektu bat badaukate abian.
Programak helburu bikoitza du: kultur proiektu profesional bat edo antolakunde bat sortzeko/definitzeko beharrezkoak diren edukiak lantzea, eta parte hartzen duten pertsonei laguntzea proiektu dosier bat lantzen era bateko eta besteko foroetan aurkeztu ahal izateko modukoa.
Programa horrek 4 modulu ditu. Horietako bakoitzak bertatik berarako prestakuntzako 10 ordu izango ditu, enborreko irakasleek eta gonbidatutako aditu batek emanik, zeinek interesekotzat jotzen diren proiektuak aurkeztuko baitituzte gai bloke bakoitzean. Gainera, parte hartzaile bakoitzak banan-banako tutoretzarako gune bat izango du, banakako lan bat egiten laguntzeko.
Formakuntza programaren enborreko diseinu, zuzendaritza eta garapenaren ardura Roberto Gómez de la Iglesia-rena da (c2+i / Conexiones improbables)
Ikastaroa ARTIUMen egingo da, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, 2019ko ekainean zehar.
I MODULUA / IDENTITATEA ETA ESPARRU ESTRATEGIKOA
Datak eta ordutegia:
Astelehena, ekainak 3
09:00 - 14:00
Asteartea, ekainak 4
09:00 - 14:00
Helburuak:
- Proiektuaren identitatea eta helburuak definitzea ingurunea kontuan hartuz.
- Proiektua kultur eta sormen ekosisteman kokatzea.
- Esparru estrategikoa lantzea (zergatik, bokazioa, printzipioa eta balioak, negozioa…).
Banakako lana:
Esparru estrategiko propioa definitzea eta kultur eta sormenaren esparruan automapatzea.
Irakasleak
Enborrekoa
Roberto Gómez de la Iglesia eta José María Armentia
Esperientzia gonbidatua
Carmelo Rodríguez. Enorme Studio, Madrid
Datak eta ordutegia:
Astelehena, ekainak 10
09:00 - 14:00
Asteartea, ekainak 11
09:00 - 14:00
Helburuak:
- Kultur eta sormen produktu, zerbitzu edo esperientzien marketin mix bat egiteko jakin beharreko funtsezko gauzak.
- Negozio eredua definitzea.
Banakako lana (bi aukera):
Marketin mix bat egitea edo balio diferentzialaren proposamen bat egitea, negozio ereduaren mihise baten bitartez.
Irakasleak
Enborrekoa
Roberto Gómez de la Iglesia eta José María Armentia
Esperientzia gonbidatua
Inés Enciso, Primera Toma konpainiako sortzaileetako eta zuzendarietako bat eta "Campeones" filmeko casting arduraduna eta coach-a.
Datak eta ordutegia:
Astelehena, ekainak 17
09:00 - 14:00
Asteartea, ekainak 18
09:00 - 14:00
Helburuak:
- Komunikazio Plan integral bat (Social Media delakoei buruzko proposamen batekikoa) eraikitzeko behar diren oinarriak ezagutzea.
Banakako lana (bi aukera):
Proiektuari lotutako Komunikazio Plan global bat definitzea edo “Social Media Plan" bat zehaztea.
Irakasleak
Enborrekoa
Roberto Gómez de la Iglesia eta Miren Martín
Esperientzia gonbidatua
Eduardo Hermida, Meninas de Canido Kultur Elkartearen zuzendaria.
Datak eta ordutegia:
Astelehena, ekainak 24
09:00 - 14:00
Asteartea, ekainak 25
09:00 - 14:00
Helburuak
- Aurrekontu bat egiteko oinarrizko ezagutzak hartzea.
- Salmenta prezioak ezartzea eta baliabideak sortzeko moduak.
- Zer finantzaketa aukera dagoen ezagutzea (patrozinioa, crowdfundinga…)
Banakako lana (bi aukera)
Urteko aurrekontu bat definitzea, kontuan izango dituena egin beharreko jarduerak eta haiek finantzatzeko modua, edo patrozinio proposamen bat lantzea.
Irakasleak
Enborrekoa
Roberto Gómez de la Iglesia eta Miren Martín
Esperientzia gonbidatua
Goteo Fundazioak, crowdfundinga sustatzeko erakundea.
AZKEN AURKEZPENAK
Datak eta ordutegia:
Astelehena, uztailak 15
16:30 - 19:00
Ikastaroan zehar landutako proiektuak Pechakucha modalitatearen bidez aurkeztuko dira.
Aurkezteko epealdia
2019.05.13 > 2019.05.26
Hautatutako pertsonei komunikazioa
2019.05.29-tik aurrera
Kostua: doan
Plazak: 14
Hautaketa irizpideak:
- Eskatzailearen ibilbidea.
- Gauzatu nahi den proiektuaren bideragarritasuna.
- Trans-fokoren aurreko edizioan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute
Bete ondoren, posta elektronikoz igorri behar da kulturaraba@araba.eus helbidera.
Informazio gehiago eta kontsultak: kulturaraba@araba.eus edo 945 18 18 18, luz. 52089