Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa - kulturaraba
Conferencia
Kulturaraba
TOPAKETAK: Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa
Prestakuntza hau, iaz KulturGest-ek eskainitako fakturazioaren oinarrizko ikastaroaren bigarren zatia dugu. Online saio interaktiboa eta dinamikoa izango da, galderen eta erantzunen formatuan -FAQ- oinarritua, eta bertaratzen direnek zuzenean parte hartu ahal izango dute.
Saio honen eduki-multzoak garatzeko, aurreko saioan sortutako fakturazioari buruzko galdera ohikoenak jaso dira, bai eta KulturAraba Bulegoaren zerbitzuak urtean zehar egindako zerga-aholkularitzetan sortutakoak ere.
Galderak fakturazioan eta kulturaren eta sormenaren sektoreko zergen aplikazioan soilik zentratuko dira: Autonomoa izan gabe fakturatu dezaket?; Zer BEZ mota jarri behar dut nire fakturan?; Noiz aplikatzen dut PFEZ?; Kultura-elkarte gisa, nire jarduera guztiek ez dute BEZik?...
Izena emateko epea zabalik dagoen bitartean, galdera gehiago bidali ahal izango dira izena emateko formularioaren bidez edota gure Instagram kontuaren bidez.
FORMATZAILEA
KULTURGEST - VICKY DURO
Artista bisualetan, artista plastikoetan eta kultura arloko langileetan espezializatua den Kulturgest aholkularitza enpresaren sortzailea eta aholkularia.
2024/06/12
17:00 - 19:30
Online (zoom bitartez)