Antzerki dokumentalari buruzko tailerra. Fernando Sánchez-Cabezudo - kulturaraba
Antzerki dokumentalari buruzko tailerra. Fernando Sánchez-Cabezudo
21/10/2019 - 23/10/2019
Ordutegia: 17.30-21.30
Tokia: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia; Eszena-Arte Tailerra, Vitoria-Gasteiz
Prezioa: 50 € (dos cursos/bi kurtso: 70€)
Fernando Sánchez-Cabezudo Tailerra "De Story-walker a experiencias de Usera"
Aspalditik, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia zabaldu da programazio oparo eta anitzatik haratago. Antzerki-ikerketa dago haren helburu nagusien artean, eta hurrengo edizioan, 44.ean, fokua antzerki dokumentalean jarriko da. Arlo horren adituak diren Lucía Miranda eta Fernando Sánchez-Cabezudo gidariak izango dira, urrian eta azaroan Gasteizen, sormen-sustraia errealitatean kokatzen duen genero horretan murgilduko diren bi tailerretan. Proposamena Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Gasteizko Eszena-Arte Tailerrak erditu dute elkarlanean.
Antzerki dokumentala dramaturgia sortzeko bide bat da. Abiapuntua gertaeretan eta testigantzetan jartzen da, gizartean, antzezlanak elikatzen eta errealitateari buruzko eztabaida pizten. Azken urtetan zehar, gainera, antzerki dokumentalak garrantzia hartu du. Teatro del Barrio ustelkerian murgildu zen oholtza gainean berbaldiz beteriko eta aurrerago pantaila handirako bidaia egin zuen ‘Ruz-Bárcenas’ antzezlanean; eta Andrés Limak ‘Shock’ zuzendu berri du, neoliberalismo eta 1973an Txilen bizitako Estatu kolpeari buruz. Gasteizen, hain zuzen ere, Ibaiondoko Felix Petite Antzokian, irailaren 27an, Lucia Mirandak zuzendutako ‘Fiesta, fiesta, fiesta’ antzezlana hezkuntzan zein gazterian murgilduko da Udal Antzoki Sarearen ‘Kultura eta inklusioa’ proiektuaren barruan; eta Nazioarteko Antzerki Jaialdian, urriaren 31ean El Pavón-Teatro Kamikazek sorturiko ‘Jauría’ antzezlanak ‘la manada’ kasuan jarriko du oinarria. Errealitateari buruzko ikerketa eta antzerki-sormenaren arteko nahasketa izango da lan esparrua bi tailer hauetan, material dokumentala haien antzezlanetan erabili nahi duten lagunei zuzenduak hau da, dramagileak, zuzendariak, antzezleak, antzerki-irakasleak…
Lehenengo tailerra Fernando Sánchez-Cabezudok gidatuko du, urriaren 21etik 23ra (17.30-21.30, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia). Kultura-kudeatzailea, zuzendaria, antzezlea eta eszenografoa da Sánchez-Cabezudo, haren ibilbidean beti sormen-prozesuetan publikoaren parte-hartzearekin lotua izan dena. Aspalditik, bide berrien bila dabil, adibidez storywalker.es plataforma, hiri-kontaketak, sortzaileak eta dramagileak batzeko. Bilaketa, esplorazioa, esperimentazioa eta entzutearen sustatzea ‘De Story-walker a experiencia de Usera’ haren tailerraren giltza batzuk izango dira. Hain zuzen ere, Madrilgo barruti horretan Kubik aretoan egindako lana, ingurunearekin eta hiritarrekin inklusio-guneak sortzeko erreferente bihurtu zen, eta 2017an ‘Historias de Usera’ lanarekin ekoizpen pribaturik onena irabazi zuen Max Sarietan.
Lucía Mirandak lekukoa hartuko du azaroaren 12tik 14ra (17.30-21.30, Eszena-Arte Tailerra) ‘Construir con la realidad’ tailerrarekin. Komunitate bati nola gerturatu, zeintzuk dira agertzen diren erantzukizunak eta mugak, pertsonaiak eta istorioak nola sortu benetako lagun eta bizitzen bidez… Gasteizen eskainiko duen tailerraren helburu batzuk dira, eta, horrez gain, baita material horiek oholtzara bideratzeko aukerak ere; hau da, soinu-dokumentala, bideoa, verbatim teknikaren bidez lortzen den pertsonaien sormena… Dramagilea eta eszena-zuzendaria da Miranda, eta sari ugarik islatzen dute haren lanaren kalitatea -adibidez, RNE Antzerki 2018 Ojo Crítico-a-, eta haien antzezlanak herrialde askotan oholtzaratu dira. Artista-hezitzaile moduan hezkuntza eta gizarte-eraldaketarengan aplikatutako antzerki-proiektuak eta formakuntza-prozesuak kudeatu ditu Espainian, Senegalen, Frantzian, Etiopian, Bulgarian, Norvegian, Bolivian, Argentinan, Paraguain eta Estatu Batuetan. The Cross Border Project diziplina anitzeko proiektuaren fundatzailea da. Bi tailerrak bateratuta, antzerki dokumentalari buruzko trinkoa marraztuko dute sormen-bide eta antzerki-hausnarketa honetan murgilduko diren lagunentzat.
Tailer bakoitzaren prezioa 50 euro da, eta, bietan parte-hartzen bada, murriztu eta 70 eurotan geratuko da.
Informazio gehiago lortu eta izen-ematea zehazteko, bidea da, irailaren 16tik, Gasteizko Eszena-Arte Tailerra, administracion@porpolteatro.com helbide elektronikoa, 945-284542 telefono zenbakia edo bulegoaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9.00tik 14.30ra eta 16.30tik 19.00ra Errege-Erregina Katolikoak kalea, 4.ean.
Interesatuei tailerrak egiteko motibazio-gutuna eskatuko zaie.