Antzerki ikerketa eta sormena tailerra (Amaia Bono) - kulturaraba
Antzerki ikerketa eta sormena tailerra (Amaia Bono)
18/11/2019 - 19/11/2019
Ordutegia: 18.15 - 21.30
Tokia: Eszena-Arte Tailerra, Errege-erregina Katolikoak, 4 Vitoria-Gasteiz
Prezioa: Kontsultatu: http://escueladeteatro-tae.com/novedad01/
“Lan-esparrura ailegatu, biluzik parketa zapaldu eta badakizu: iristear dago ona izango den hori. Edonork hutsetik zerbait berria egitea ezinbesteko ekarpena da haren sormen-nortasunarentzat. Ideia bat sortu, edo ideia batetik hasi, irudi bat garatu edo testu bat aurkitu, edo biak alde batera utzi… oholtzan zure egoteko/izateko/egiteko bidea bilatu”, dio Amaia Bonok, haren monografikoan prozesuan haziko den lan metodologia proposatuko duenak, ohikoak ez diren dramaturgien antzerki-konposaketa eta sormena ikertzeko.
Helburua da imajinarioa esnatzeko tresna batzuk taldearen eskura jartzea, interesen arabera sustatzeko edo eraldatzeko. Partehartzaile bakoitza, banaka edo taldeka, antzerki-sormen proiektu batean murgilduko da, besteekin elkarrizketan ariketa, jolas eta ‘probokazio’ batzuen bidez, prozesuaren gidariari laguntza eskatuz proiektuak bideratzeko bakoitzaren indarra suspertzen, emaitza baldintzatu gabe partehartzaileen boterea garatzeko. Antzezleak edo dantzariak, profesionalak edo eskarmentu gabekoak, sortzaileak… Oholtzarengan jakin-mina duen edonor partehartzailea izan daiteke tailerrean.
Helmuga ez da produktu bat lortzea, baizik eta laborategia, berez, helburua izatea, eta bakoitza, sortzaile bezala, nortasun bat aurkitzera gerturatzea. Lan-kontzezptuen artean, sormena sustatzeko entrenamendu psikofisikoa, imajinarioa esnatzeko ariketak eta lana lekualtzaeko estrategiak, materiala sendotzeko eta talde-konponbideak sortzeko.
Amaia Bonok Eszena-Arte Tailerrean ikasi zuen eta bi urtetan zehar Parasite Kolektiboaren Antzerki-Ikerketa Laborategian parte hartu zuen; UCLM-en Antzerki Praktikan eta Ikusentzunezko Kulturan master-ikasketak egin zituen; eta UNED-en Gizarte-Heziketan graduduna da. Save The Children, Amnistia Internacional edo Asve elkarteekin, arte eszenikoetatik gizarte-eraldaketarako proiektuak gidatuz lan egin eta gero, gaur egun antzerki-lengoaia berrien bilaketan dago murgilduta.
Argibide gehiago: escueladeteatro-tae.com/novedad01/