null Arte eta kultura sorkuntza sustatzen duten kultura espazio independenteetarako dirulaguntzak

Arte eta kultura sorkuntza sustatzen duten kultura espazio independenteetarako dirulaguntzak

Arte eta kultura sorkuntza sustatzen duten kultura espazio independenteetarako dirulaguntzak

Arabako Foru Aldundiak dirulaguntza deialdia ireki du Arabako Lurralde Historikoan eta TrebiƱuko Enklabean arte eta kultura sorkuntza sustatzen duten kultura espazio independenteak babesteko 2025. urtean. Deialdi berri horren helburua da indartzea sorkuntza, ikerketa eta kultura bitartekaritzako guneak, komunitate artistikoaren eta gizartearen arteko lankidetza sarea finkatzen laguntzeko.

Ekimen honen bidez, dirulaguntzak eman nahi zaizkie arte sorkuntza sustatzen duten kultura gune pribatuak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei. Kultura aniztasuna, inklusioa eta genero berdintasuna sustatzen duten proiektuak lehenetsiko dira, eta arreta berezia jarriko zaio suspertzen ari den sorkuntzari.

Deialdi honetarako aurrekontua, guztira, 102.644 eurokoa da. Erakunde bakoitzak 12.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez, eta diruz lagundu daitekeen guztizko gastua, gutxienez, 28.000 eurokoa izan beharko da, 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Guneak Arabako Lurralde Historikoan edo TrebiƱuko Enklabean egon behar dira, eta sorkuntzarako, bitartekaritzarako eta esperimentazio artistikorako azpiegitura egokiak izan behar dituzte. Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, edo aurrez aurre, Arabako  Foru Aldundiaren erregistroetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 2tik 22ra bitartekoa izango da. Oinarriak osorik eta beharrezkoak diren xehetasunak 2025/10/01 ALHAOn daude. 

 

Ikusi Oinarriak

Online izapidetzea