null Solasaldia: Euskara+kultura Araban. Erronkak eta aukerak

Solasaldia: Euskara+kultura Araban. Erronkak eta aukerak

Solasaldia: Euskara+kultura Araban. Erronkak eta aukerak

Abenduak 3, 11:00 I ONLINE (Zoom bitartez) I EUSKARAZ (soilik)

 

Euskararen eguna ospatzeko, gure lurraldean, Araban Kultura euskaraz bultzatzen duten bi proiektu/eragileen ordezkariak gonbidatu ditugu gertuko solasaldi bat burutzeko. Euren esperientzietatik euskararen eta kulturaren arteko harremanez hitz egiteaz gain, Araban euskarazko kultura programatzeak dakartzan aukera eta erronkei buruz gurekin batera hausnartzera gonbidatzen zaitugu.

Zeintzuk dira Araban euskarazko kultur jarduerak programatzean eta sormen baliabideak sortzean aurkitzen dituzten erronka nagusiak?, nola eragiten du euskarazko kultur programazioak Arabako euskal nortasunaren pertzepzioan? Halako galderek sorrarazten duten gogoetek izango ditugu hizpide.

Galderak, ideiak edo iritziak partekatzeko espazio ireki bat izango da. Ez galdu aukera gurekin batera hausnartzeko eta Euskararen Eguna ospatzeko!

 

PARTE HARTZEN DUTE:


LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA (Gasteiz)

Uxue Ruiz de Arkaute eta Raul Urkiza – Kultura teknikariak

Lazarraga Kultur Elkartea 2013an sortu zen, eta Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforman du bere sorburua. Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxeko kultura-proiektua lantzen eta sustatzen aritu da harrezkero, kulturaren bitartez Arabako, eta bereziki Gasteizko, euskararen normalizazioan eragin ahal izateko. 2022az geroztik Izaskun Arrue Kulturgunearen eta bertako kultura-programazioaren kudeaketaz arduratzen da.


AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA (Laudio)

Nerea Iglesias - Kultur Faktoriaren ekintzen eta programazioaren arduraduna.

Laudioko industrialdean kokatuta dagoen Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatibaren, barneko kultur-ekimena da. 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate sozial honen xedea, kultur arloan, Aiaraldetik, tokikotasunetik, euskaraz eta mugez gaindi, kulturari eta sormenari espazio eta baliabideak eskaintzeko lan egitea da; euskal sorkuntza, transmisioa eta hedapena bultzatzea, hain zuzen.


DINAMIZATZAILEA: KulturAraba Bulegoa.
 

IZENA EMAN