null Makilarik gabe eta kapelarekin - ARABAKO PLAZETAN, Salcedo

Teatro

Teatro

Kulturaraba

Makilarik gabe eta kapelarekin- ARABAKO PLAZETAN - Salcedo

Makilarik gabe eta kapelarekin- ARABAKO PLAZETAN - Salcedo

DRAMAGIA konpainiak Makilarik gabe eta kapelarekin antzezlana aurkezten du Salcedon.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Dominique Legrand frantses magoak badu laguntzaile txinatar bat Chon dinastiakoa. Dominiqueren trebetasunak ez du ikaratzen Chin Chon, berak badauzka-eta jakitura eta adimenezko ahalak, eta ez dira Txan txa. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egingo dute ikuskizun berezi honetan.

Dramagiak magia eta barietateetako hainbat sari jaso ditu Espainian eta atzerrian.

 

Datak

2023/06/17

Ordutegia

20.00

Tokia

Eliza plazan. Salcedo

Lantarón

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia