null Silvia Nogales eta David Hernando

Silvia Nogales eta David Hernando

02/03/2019

Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte

Musika larunbatak kontzertu txikien ziklo bat da, Arabako Arte Ederren Museoan hilero egiten dena, hilabeteko lehenengo larunbatean.

David HERNANDO, saxofoiaren errepertorio klasiko eta garaikidean aditua den bakarlaria. Estatuan eta nazioartean eman ditu kontzertuak, Milan, Bolonia, Zagreb, Estrasburgo edo Parisen, baita Estatuko areto garrantzitsuetan ere, Zarzuela Antzokian, Auditoriumean, Errege Antzokian edo Kursaal Aretoan, esaterako.

Orkestra askorekin lan egin du: Madril Metropoliko Orkestra, Santa Cecilia Orkestra Klasikoa, Donostiako Orfeoia, Più Mosso Orkestra, Sundara Ensemble, Cosmos 21 Taldea, Kayoko Morimoto, Rafael Salas, Sandro Bakhuashvili, Gasteizko Udal Banda Sinfonikoa, Barbieri Symphony Orchestra, Madrileko Erkidegoko Orkestra eta Abesbatza, Royal Film Concert Orchestra, Espainiako Orkestra Sinfonikoa, edo Sax-Ensemble taldearekin.

Sei disko ditu, guztiak saxofoi lanekin. Irakaskuntza lanei dagokienez, hainbat kontserbatorioetako masterclasses-etan irakasle gonbidatua izan da. Aipatzekoak dira Cosenzan (Italia) egin zuena, edo Valladoliden ospatu zen Gaztela eta Leongo V. Musikaren Astean.

 

Silvia NOGALES gitarra jotzaile ezberdina da, betiko gitarra errepertorioa eta adierazpen modu berriak uztartzen ditu, beti ere bilatuz bere lanekin jendearengana iristea eta haien sentikortasuna esnatzea. Bere proiektuen moldakortasuna dela eta, musika errepertorio anitza dauka, eta ganbera edo orkestra musika jotzen du, taldean edo bakarlari moduan… Baina, bereziki aipagarriak dira sortzen dituen diziplina anitzeko ikuskizunak, eta horiekin jaialdiz jaialdi ibiltzen da, Miquel Llobet Gitarrarako Nazioateko Jaialdian (Bartzelona), esaterako. David Hernando Vitores saxofoi jotzailearekin errepertorio berria esploratu eta estreinatuko du.

Prestakuntza akademikoari dagokionez, goi mailako gradua amaitu zuen Kordoban, eta ESMUCen ikasi zuen Laura Youngekin batera. Ondoren, master bat egin zuen Liceu-an Pérez-Querekin, zeinek eragin handia izan baitu gitarraren interpretazioa ikusteko duen eran.

Jaialdi askotan parte hartu du, esaterako Festival Internacional Náquera Sona, EnClaves (Huesca), Museo A.Torres (Almeria) edo Cervantesen IV. mendeurrenaren ekitaldi ofizialetan.

 

EGITARAUA

Talde berezi honek egitarau berritzailea dakar, zeinaren bidez munduko leku ezberdinetara bidaiatuko dugun; sona handiko konpositore klasikoen lanekin batera, Espainian eta atzerrian lehen aldiz joko dituzten lanak jasotzen dira programan. Hain soinu-ezaugarri aberasgarriak dituzten bi musika tresnek, azken bi mendeetan zehar tradizio trinkoa izan dutenak eta ohikoak direnak musikagile garaikideen lanetan, bat egingo dute eta kultura aniztasun handiko egitaraua eskainiko digute, XIX. mendetik gaur egunera artekoa.

 

Suite Op. 291 (saxofoi altua eta gitarra) - Alan Hovhaness**.

2 Nocturnes (saxofoi altua - tenorea eta gitarra) - Erik Marchelie*.

Danse (saxofoi tenorea eta gitarra) - Erik Marchelie*.

Libertango (saxofoi altua eta gitarra) - Astor Piazzolla.

Black & Blue (saxofoi altu bakarlaria) - Barry Cockcroft.

Don Quijote y Dulcinea (saxofoi altua eta gitarra) - Erik Marchelie**

Balafon (saxofoi altu bakarlaria - Christian Lauba.

Songe Capricorne (gitarra bakarrik) - Roland Dyens.

Agua (gitarra bakarrik) – Pablo Despeyroux.

La vida Breve (saxofoi baritonoa eta gitarra) – Manuel de Falla.

 

  *Aurreneko estreinaldia.

  *Lehen aldiz joko da Espainian.