null Sateliteak: SESBeko gatazka izoztuetan zehar bidaia bat

Sateliteak: SESBeko gatazka izoztuetan zehar bidaia bat

23/05/2022

Sateliteak: SESBeko gatazka izoztuetan zehar bidaia bat

Ordutegia: 17:00
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Prezioa: Doan

Karlos Zurutuzarekin solasaldia

2022-05-23 Astelehena – 17:00

Sobietar kolapsoak lurrikara etniko txikien kate bat eragin zuen Moldaviatik Tadjikistanera. Abkhazia, Osetia, Karabakh, Transnistria... indarkeria exotikoak agerian utzi zituen ertzak odolez marraztuta dituzten mapa bateko toponimoak. «Gatazka izoztuak» deitutakoak dira, Ukrainako gerrak berriro ere fokuetara ekarri dituenak.

 

Karlos Zurutuza kazetaria da. Gatazketan eta giza eskubideetan espezializatua, Iraken, Iranen, Afganistanen, Kurdistanen, Sirian, Pakistanen eta Libian lan egin du, besteak beste. Jot Down, GARA eta Deutsche Welle taldeetan kolaboratu ohi du, nahiz eta bere lana 5W, Al Jazeera, Vicenews, Haaretz, The Guardian, Politico, The Diplomat, The Monocle eta abarretan ere argitaratu den.