2025eko Arabako Jaietako haurren danborrada - kulturaraba
2025eko Arabako Jaietako haurren danborrada

Anima zaitez eta parte hartu 2025eko Arabako Jaietako Haur Danborradan!
Urtero bezala, Arabako Foru Aldundiak eta Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldeak 7 eta 14 urte bitarteko adingabeei dei egin diete apirilaren 28an egingo den San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako haurren danborradan parte hartzera.
7 eta 14 urte bitarteko haurrek parte ahal izango dute. Danbor eta kupel joleak, sukaldariak, miñoiak, kantinerak, soldaduak eta majorettak, iaz berritu ziren jantzi batzuk amaitu arte.
Dosier honetan trajeak emateko eta entseguak egiteko ordutegiak agertzendira. Entsegu nagusia apirilaren 13an izango da Iradier Arenan.
Informazio gehiago:
Telefonoa/Whatsapp: 654 370 157
E-mail: gasteizkodanborrada@gmail.com
2024ko Arabako Jaietako haurren danborradaren argazkiak
Zalantzarik gabe, Gasteizko haurren parte-hartzeari esker, 2024ko haur danborrada arrakastatsua izan zela esan dezakegu.
Eskerrik asko ekitaldi maitagarri hau posible egin zenuten guztioi. Ikusleek ederki gozatu zuten gure gazteak entzuten eta animatzen.
Haur danborradaren argazkiak hemen ikus ditzakezue:
