null Larunbat musikalak. NAISA DUO Duplicate 1

Concierto

Destacado

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Saxofoia eta pianoa

Larunbat musikalak. El pincel mágico

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2023ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

Edizio honetan, gainera, sailak duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen dituen  beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, baita beste erakunde batzuen bekak jaso dituzten artistek ere. Oraingo honetan  Pedro G. A. Aguinagalderomaldek egiten du, 2022an bekaduna.

Saxofoi eta piano bikotea

Vitória Bento saxofoia
Pedro G. A. Aguinagalderomalde pianoa

 

 

EGITARAUA
 
ROBERT SCHUMANN
Fantasiestücke op. 73,
- Zart und mid Ausdruck (delicadamente y con expresión)
- Lebhaft, leicht (Animado, ligero)
- Rasch und mit Feuer (Rápido y con fuego)
RUDY WIEDOEFT
Vals Vanité
ASTOR PIAZZOLLA
Estudios tanguísticos
1. Decidido
3. Molto marcato e energico
CÉSAR FRANCK
Sonata
1. Allegretto ben moderato
4. Allegretto poco mosso
 

Vitória Bento

Vitória Bento 21 urteko saxofoi jotzaile portugaldarra da, eta gaur egun Hagako Errege Kontserbatorioan egiten du bere gradua, Lars Neiderstrasser-en babespean. Hainbat klase-magistraletan parte hartu du, besteak beste, Henk van Twiller, Fernando Ramos, Simon Diriqc, Arno Bornkamp, Vitaly Vatulya, Lucia Swarts, Andreas Madee, Xavier Larsson eta beste irakasle batzuekin. Bere ikasketez gain, saxofoiaren irakaskuntzarekin eta ensemble desberdinetako inprobisazio musikal askearekin bere denbora betetzen du, bere instrumentuarekin estilo eta genero ezberdinak arakatuz.


Pedro G. Andino Aguinagalderomalde


Santa Zezilia egunean jaio zen 1999an, eta 5 urterekin izan zuen lehen harremana pianoarekin. 7 urterekin Jesús Guridi kontserbatorioan sartu zen. Kontserbatorioko maila profesionalean onartu zuten. Lehenik Zuriñe Moriyonekin ikasi zuen eta, ondoren, Agustin Vergara irakasle bilbotarrarekin Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan.
Hainbat lehiaketatako sari ugari jaso zituen, hala nola Donostia Hiria Nazioarteko Lehiaketa, Jacinto Guerrero Lehiaketa eta Euskadiko Musikari Gazteak. 17 urterekin, Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen. EIO Gazte eta EGO orkestretako pianista titularra izan da, eta BOSekin askotan aritu da lankidetzan.


Bere ikerketak eta lanak Ohorezko Matrikularekin baloratu dira Musikenen egindako ikasketetan. Graduatu zen urte berean finalista geratu zen Espainiako Gazte Musikalen lehiaketa ospetsuan.
Trio Sostenutoko kide da, eta talde horrekin Musika Hamabostaldian eta Donostiako Orfeoiarekin edo Bilboko Elkartearekin jo du. Seikote Mistikoan ere parte hartzen du, Holandan sortutako kamera taldean. Hagako Errege Kontserbatorioan onartu dute masterrerako, Ellen Corver pianista eta pedagogoaren eskutik.

 

 

 

 

 

Datak

2024/02/03

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, edukia bete arte.