null “Herri mamuak” ibilbidea

“Herri mamuak” ibilbidea

27/11/2022

“Herri mamuak” ibilbidea

Ordutegia: 10:15
Tokia: Monseñor Cadena y Eleta Kalea, 2, 01008 Gasteiz (Goya gasolindegia zegoen lekuan, Florida parkearen parean)
Prezioa: Parte hartzea kosturik gabe, aldez aurretik izena emanda

Rutas de Ribera-ren eskutik

 

Zer gertatzen da leku bat desagertzen denean?

Ruta de Ribera ibilbide honek Erriberagoitian ezer ez izateko zorian dauden lekuak ezagutzea proposatzen dizu. Arabako udalerri honetako herri batzuetara eramango zaitugu. Herri horiek, San Pelayo kasu, duela mende erdi eskas desagertu ziren hirigune handien garapenaren ondorioz, eta jada ez dago horien arrastorik mapetan ere.

Jendez hustutako Araban barrena bi orduko ibilbide zirkular hau egiteko ez dago inolako ahaleginik egin beharrik. Ibilbidean zehar, hainbat ahots izango dituzu bidaide, esaterako, Herminia Ruiz Anuncibay-rena, San Pelayotik bizirik dirauen azken emakumearena: bere oroitzapen eta inpresioak partekatuko dizkizu jada existitzen ez den herrira iristean.

Ibilbideari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen sakatu.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Non hasten eta bukatzen da: Monseñor Cadena y Eleta Kalea, 2, 01008 Gasteiz (Goya gasolindegia zegoen lekuan, Florida parkearen parean)

Iraupena: 2 ordu (+ joan - etorria)

Hizkuntza: gaztelania

Parte hartzea kosturik gabe, aldez aurretik izena emanda

Erreserbak: labur.eus / arabakokulturarenforoa@gmail.com