Reziklantes - ARABAKO PLAZETAN - kulturaraba
Reziklantes - ARABAKO PLAZETAN Lantziego. Irailaren 9an
09/09/2022

Ordutegia: 13:00
Tokia: Lantziego
Prezioa: Doan
Turukutupa konpainiak Reziklantes antzezlana aurkezten du Lantziegon.
Ikuskizun hau Arabako plazetan zirkuituaren hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da, arte eszenikoen zirkuitu osoa eta askotarikoa egiteko. Programa hori 2020an sortu zen, kaleko arte eszenikoak Araban zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekale koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbat udalerritan, maiatzetik irailera bitartean.
Antzezlanaren sinopsia
Bi musikarik egindako kontzertu pedagogikoa dugu hau, mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidai musikala: afro- latindar musikatik hip-hopara, handik musika garaikidera, etabar. Musika tresna guztiak birziklatutako edota berrerabilitako materialetatik datoz.