null Reziklantes - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Reziklantes ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

18/06/2022

Reziklantes ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Ordutegia: 19:00
Tokia: Lagran, Frontoi plaza
Prezioa: Doan

Turukutupa konpainiak Reziklantes antzezlana aurkezten du Lagranen.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.


Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

 

Kontsulta ezazu programa osoa

 

Antzezlanaren sinopsia

Bi musikarik egindako kontzertu pedagogikoa dugu hau, mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidai musikala: afro- latindar musikatik hip-hopara, handik musika garaikidera, etabar. Musika tresna guztiak birziklatutako edota berrerabilitako materialetatik datoz.