Exposicion reliquias de martioda eu - kulturaraba
Martiodako erlikiak. Altxor zaharberritua
28/05/2021 - 16/01/2022

Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30
Tokia: Arte Ederren Museoa
Prezioa: Doan
Arabako Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Zerbitzuak zenbait urtez lanean jardun du Martiodako San Joan Ebanjelistaren elizatik ekarritako erlikitegi multzo aparta aztertzen, kontserbatzen eta zaharberritzen.
Proiektu hau ezagutzera emateko eta multzo honen garrantzia zabaltzeko "Martiodako erlikiak. Altxor zaharberritua" erakusketa antolatu du Arabako Arte Ederren Museoan. Erakusketa lagina osatzen duten pieza adierazgarriez osaturik dago. Pieza horiek muntaia baten bidez aurkezten dira, eta, muntaketan, azalpen testuak eta zaharberritze prozesuaren irudiak ere jasotzen dira.
Erlikia horien hezurrak Santa Ursularen segizioko birjinen eta Tebasko Legioko soldaduen kondairarekin loturik egongo ziren. Baina gaur egun garrantzia gehien dutenak erlikia ontziak dira, hezur horiek gordetzen dituzten kutxatila edo kutxa ederrak. Hau da, arreta jarri behar diogu erlikiaren marko egiten duen artelanari, forma ematen diolako, zentzua ematen diolako eta sinbolismoz hornitzen duelako. Are gehiago, erlikiaren balio espirituala erlikia ontziaren balio materialarekin berresten da. Ikusi besterik ez dago nolako izaera dotorea, distiratsua eta koloretsua duten, aditzera emanez errealitate goren batekoak direla. Lan horiek arreta handiz egin zituzten XVII. mendearen lehen erdialdeko artista kualifikatuek Flandrian. Erlikia ontzi batzuk alanbrez eta zetazko hariz egindako landareak eta loreak dituzte, beste batzuk, ehunezko apaingarriak eta metal preziatuzko hariz brodatutako oihal aberatsak, lore marrazkiak eta letrak eratzen dituztenak.
ORDUTEGIA
Martes a sábados
10:00 - 14:00 y 16:00 - 18:30
Domingos y festivos
11:00 - 14:00
Lunes cerrado (excepto festivos)
Martes después de lunes festivo, cerrado