null Fotonovela. Raisa Alava Eskualdea Produccion

Fotonovela. Raisa Álava. "Eskualdea Ekoizpena" programa

03/07/2020 - 31/07/2020

Fotonovela. Raisa Álava.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara (egunero, astelehenean izan ezik) • 17:00etatik 19:00etara (asteartetik ostiralera)
Tokia: La Casona (Alday kalea 3 behea, Amurrio)
Prezioa: Doan

Fotonovela da 2019ko Eskualdea proiektuari amaiera emango dion prozesuaren eta instalazioaren izena. Fotonobela komikiarekin eta argitalpenarekin lotuta dago, biak, nire sormen-jardunean oso presente dauden jarduerak. Aktoreen argazkiak atera beharrean, zeramikekin egiten dut. Horrela, dena elkarrekin lotuta geratzen da: komikia, argitalpen-prozesua eta zeramika-instalazioa. Lan-prozesuan zehar, kontuan hartu gabe, gidoi bat idatziz joaten naiz dena elkarri lotuta gera dadin, dena konekta dadin eta erakusketa-aretoan dena bi dimentsioen eta hiru dimentsioen arteko keinuak izan daitezen.

Egituratzeko orduan, berriz, era bateko eta besteko erreprodukzio metodoak garatzea interesatzen zait, marrazkia funtsezko oinarritzat hartuta. Teknika grafikoak eta zeramika interesatzen zaizkit, prototipoa aldatzeko, forma emateko eta puskatzeko duten erraztasunagatik, abiapuntua erabat eraldatu arte.

Nire proposamena berrikuntza-lengoaia bat da, proportzio- eta konposizio-hierarkia eta -kode tradizionaletatik aldentzea ondo datorkiona; saioak egiten ditut elementu gehiegi erabiliz; nire irudiek irakurketa askeak dituzte eta haietan fikzioak ere hauteman daitezke. Marrazkia abiapuntu harturik, komikitik datozen elementu errepikariak erabiltzen ditut. Forma bakoitza xehatzen eta banakatzen saiatzen naiz kode berri bat asmatu arte, grafia edo elementu figuratibo moduan (gorputzaren zati bat, adibidez). Ariketa horri esker, narratiba modu berriak sortzen saiatzen naiz, gorabeheratsuaren eta zentzurik ez duenaren bidez

 

Biografia

Raisa Álava Robina (Zuaza, 1990). Artista eta ilustratzailea da. UPV/EHUn eta Bartzelonako ELISAVAn egin ditu Arte Ederretako ikasketak. Bilbon bizi da. Jasotako beken artean nabarmentzekoak dira AirWro (Polonia), Maison des Auteurs (Angulema), Irudika, Eskualdea (Artium) eta BilbaoArteko egungo egoitza. Erakusketen artean aipagarriak dira: Si aparezco aparezco/ momentuz ez Bizkaiko Foru Aldundiaren ikusizko arteak sortzeko laguntzarekin egindako lanaren emaitza eta Ride the Lightning La Taller-en. Taldekoen artean, nabarmentzekoak dira The Doll CERCOn (Zaragoza) eta Lo que tú ves no es lo que yo veo, Harriak programaren barruan, Zumaian. 

www.raisalava.com


Eskualdea Programa

Kulturaren Plan Estrategikoaren esparruaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen baitan, Arabako Foru Diputazioko Kultura eta Kiroleko Sailak eta Artium Fundazioak sustatzen duten Eskualdea deialdi publikoaren helburuak sorkuntza-lan eta pentsamolde garaikidea Arabako gizartearen osotasunari hurbiltzea, arte-testuinguru arabarraren garapena bultzatzea eta baserriaren eta hiriaren munduaren arteko erlazioen gaineko hausnarketa sustatzea dira, proposamen berritzaileen, esperimentalen eta eraginkorren bitartez.

Argibide gehiago