null ¡QUÉ BUEN DÍA! -ARABAKO PLAZETAN

¡QUÉ BUEN DÍA! -ARABAKO PLAZETAN

23/07/2022

¡QUÉ BUEN DÍA! -ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: 19:30
Tokia: Lapuebla de Labarca
Prezioa: Doan

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

 

Kontsulta ezazu programa osoa

 

 

Antzezlanaren sinopsia 

Euria, elurra edo kazkabarra egin… Martinarentzat beti izan daiteke egun ona… Martinak gaur erakutsi nahi digu amets egiten duenak eta begiak ondo zabaltzen dituenak aukeraz betetako mundua ikus dezakeela.

Ondo pasatzeko gogoa duen jendearentzako ikuskizuna. (Ez da egokia jende aspertuarentzat, tranpatientzat, eta jolasteko eta irudimenerako gogorik gabeko beste pertsonentzat).