null Arabako 2024ko jaiak iragartzeko pregoia

Otros

Cultura

Jarraitu zuzenean Arabako 2024ko jaiak iragartzeko pregoia

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako 2024ko jaiak iragartzeko pregoia

Pregoiak 2024ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako egitarauaren barruan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da.

Pregoia, Teresa Ibáñez Axpek emana.

Aurkezlea: Josune Vélez de Mendizabal.

Teresa Ibáñez Axpe aktorea izango da San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren Jaietako pregoilaria 2024an. Antzerkian, zineman eta telebistan egindako ibilbide nabarmenagatik eta genero berdintasunarekiko konpromisoagatik. 

ZUZENEKO EMANALDIA
Berrikuntza gisa, aurten jende guztia gonbidatuta dago ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzera, plazaraino joan beharrik gabe.
Arabako Jaietako pregoia bueltan da. Edozein tokitatik gurekin zuzenean elkartzera gonbidatu nahi zaitugu. Emankizun honi esker, arabar guztiak konektatu ahal izango ditugu dauden tokian daudela, une berezi hau elkarrekin partekatzeko. Jarraitu zuzenean hemen pregoia:

 

TERESA IBÁÑEZ AXPE

Zineman eta telebistan ibilbide luzea duen aktorea da, eta bereziki antzerkian, non errepertorio klasikoaren eta garaikidearen paper konplexuenetako batzuk interpretatu baititu. 

Ohiko kidea izateaz gain ORTZAI antzerki zentroan, sortzaileetako bat ere bada. Teresak hainbat arlotan egiten du lan; izan ere, berriki El pueblo telebista seriean edo 20.000 especies de abejas filman parte hartu du, eta zuzendari hauekin lan egin du zinean: Salvador García (Mensaka), Icíar Bollaín (Amores que matan), Pedro Almodóvar (La flor de mi secreto) edo duela gutxi Bea de Silva zuzendari arabarrarekin Hadas haren film laburrean; telebistan, berriz, ekoizpen hauetan: Fernando Colomoren Famosos y Familia, Cuéntame, Petra Delicado, Hospital Central; antzerkian: Jean Giraudoux-en Chaillot-eko andre eroa -protagonista interpretatuta; batzuen arabera, errepertorioko emakumeen paperetatik zailenetako bat da, gizonen paperetatik Lear erregearen parekoa-, Jean Anouilh-en Becket edo Jainkoaren ohorea, Beaumarchais-en Figaroren ezkontzak, William Shakespeare-n Antonio eta Cleopatra, Sade-ren Sainville eta Léonore, Feydeau-ren Kate bat orkatilan, Lope de Vegaren El perro del hortelano, “¿Y ahora? Eta orain?” (nazioartean erakutsi da, eta beti arrakasta handiarekin; terrore garaien ondoren adiskidetzeko eta elkarrekin bizitzeko aukerari buruzkoa da, inoiz lehenago eszenaratu gabeko lehen lana da (2011n estreinatu zen) eta egun ekarri da lehenengoz gaia EAEra), Matrona Uni Viro (1995ean, agertokitik heldu zion genero berdintasunari, komediaren ikuspegitik, baina itzulingururik gabe; hiru aldiz emana, hamar urtean behin), Iker Ortiz de Zarateren Bi emagaldu bizkorren ibilaldi arriskutsuak, Errauskiñe, berriki goraipatutako Txakurra (Teresak bakearen eta indarkeriaren kontra 2022an egin zuen garrasi bat, Euripides greziar tragikoaren testuei buruzkoa), edo familiako ekoizpen tradizional eta subertsiboak, umorez eginak, eta beren ibilbidea nabarmentzen dutenak (Edurnezuri, Pinotxo, Errauskiñe…), betiere zentzu artistiko eta sozial indartsuarekin, Antzerkia, bere genero eta adierazpenetako edozeinetan, komunitatea eraikitzeko eta aurrera egiteko garrantzi handieneko eskakizun eta konpromiso gisa hartuta.

Ekitaldian izango da Lautadako Orkestraren kontzertua.

Lautadako Orkestra 

Aguraingo Zortziko Musika Eskolan Xabier Zeberiok sortutako elkartea da. Adin ezberdinetako interpreteak biltzen dituen talde bat da, estilo, estetika eta konplexutasun guztietako musika egiteko helburuarekin.
Lautadako Orkestrak, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Francisco Herrero, Urkanta Abesbatza, Ainara Ortega eta Mikel Urdangarin artista handiekin batera lan egin du.
Gaur egun, Alejandro Saul Martínezek zuzentzen du taldea, eta, kasu berezi honetan, Folk Taldearekin eta Orkestra Txikirekin elkarlanean aritzen dira, Zortziko Aguraingo Musika Eskolako kide ere badira.

Kontsultatu hemen 2024ko Arabako Jaien egitarau osoa.

 

Datak

2024/04/24

Ordutegia

20:00

Tokia

Probintzia plaza

Gasteiz

Prezioa

Doan