Arabako Natura Zientzien Museoaren pieza batzuk. "Kultura etxez etxe" - kulturaraba
Arabako Natura Zientzien Museoaren pieza batzuk. "Kultura etxez etxe"
02/04/2020 - 02/04/2020
Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:
“Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hauek Arabako Natura Zientzien Museotik ekartzen dizkizuegu.
MCNA 1138
Reineckeia (Reineckeia) anceps
Jurásico Medio
Deux-Sèvres, France
MCNA 1788
Mariella (Mariella) cenomanensis
Cretácico Superior
Pas-de-Calais, France
MCNA 3653
Nostoceras (Euskadiceras) unituberculatum
Cretácico Superior
Jauregi, Araba/Álava
Ikusi gehiago: Arabako Natura Zientzien Museoa
Kultura etxez etxe
Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.
Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
Azkenik, aipatzekoa da Artium, Santa Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.