Pausa - ARABAKO PLAZETAN, Argoten - kulturaraba
Teatro
Kulturaraba
Pausa - ARABAKO PLAZETAN, Argoten

niMú konpainiak Pausa antzezlana aurkezten du Argoten.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Gelditzen garenean, zerbait gertatzen da.
Gelditzen ez garenean, denbora pasatzen da.
Gaur, Nimúk gelditzea erabaki du.
Gertatu beharrekoa gertatu arte itxarotea.
Geldialdi bat, inora ez daraman bidaia frenetikora itzuli aurretik.
2025/07/11
20:30
Argote