null Panoli Kabareta - ARABAKO PLAZETAN, Amurrio

Teatro

Teatro

Kulturaraba

Panoli Kabareta - ARABAKO PLAZETAN, Amurrio

Logo verde ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Ganso&Cia Konpainiak Panoli Kabareta antzezlana  aurkezten du Amurrion.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Antzezlanaren sinopsia

 

“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”

PANOLI KABARETA publiko guztiarentzat eta keinu bidezko (testurik gabe) clown ikuskizuna da. Bi pertsonaien ahalegina atsegin izateko, zirkuko parodia bihurtuta. Magia, vodevila edo akrobaziak elkarri eskua ematen diote porroten popurri batean eta arrakastaren batean (garaiz kanpo, hori bai).

 

Datak

2023/06/20

Ordutegia

13:00

Tokia

Amurrio Antzokia

Amurrio

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia