ORGANIK - ARABAKO PLAZETAN - kulturaraba
ORGANIK - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava
24/07/2022

Ordutegia: 13:00
Tokia: Villabuena de Valdegovía. Plaza
Prezioa: Doan
Ameztu Antzerkia konpainiak ORGANIK antzezlana aurkezten du Villabuena de Valdegovían.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak.
Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela.
Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta holan bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran bilakatzea da.