Ondarearen Europako Jardunaldiak - kulturaraba
Jornada
Destacado
Kulturaraba
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Ondarearen Europako 2026ko Jardunaldiek lurraldeko ondarea deskubritzeko, ezagutzeko eta haren kontserbazioan parte hartzeko gonbita egingo diete Arabako herritarrei urrian zehar. "Gure eskuetan / El patrimonio en nuestros manos" lelopean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, bat dator Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak 1991tik bultzatutako ekimen batekin.
Edizio honen leloa Europako esparru gai honetatik abiatzen da: "Arriskuan dagoen ondarea: berritu, eutsi, berrasmatu", eta gure historiaren parte den ondare bateranzko erantzukizun kolektiboan jartzen du arreta, baina baita gure eguneroko bizitzan ere. Paisaiak, eraikinak, lanbideak, tradizioak, hizkuntzak, memoriak eta bizikidetza moduak ondare bizi baten parte dira, eta ondare hori ezaguna, zaindua eta transmititua izan behar da etorkizunaren parte izaten jarraitzeko.
Ondarearen Europako Jardunaldiak irailaren 30etik azaroaren 1era egingo dira; hau da, jarduera gehienak urrian egingo dira. Parte hartzea doakoa izango da, baina proposamen batzuek erreserba behar dute aldez aurretik, edukiera mugatua dutelako.
Irailaren 30etik urriaren 1ra