null Ondare ibilbideak - Iekorako ondare aberastasuna

Ondare ibilbideak Arabako Errioxan - Iekorako ondare aberastasuna

Sorginaren Txabola

Erdi Aroko Arabako lantaldeak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak doako hainbat ondare-ibilbide antolatu dituzte, lurraldeko milako urteko ondare interesgarria ezagutarazteko. Datozen hilabeteetan, hainbat proposamenen bitartez, Arabako eskualde eder honetan barrena ibiliko gara, artearen, historiaren eta naturaren arteko konbinazio harrigarri batek gidatuta.

 

Iekorako ondare aberastasuna - maiatzak 27


Parrokia elizatik abiatuta, zeinak XVII. mende hasierako erretaula bikaina eta portale errenazentista dotorea baititu, udalerria zeharkatuko dugu bere historia (Biurkoko Done Mikelen monasterio desagertuari estuki lotua), hirigintza (elurzuloaren edo iturrien/garbitegiaren xarma) eta tradizioak (Katearen dantza edo Bercijanako Ama Birjina) arakatuz. 

Bisitatu beharreko lekuak: Done Joan Bataiatzailearen eliza / Elurzuloa, Erdi Aroko eta Neoklasikoko iturria / Bercijanako Ama Birjinaren ermita eta hilerria.
 

Elkargunea: San Joan Bataiatzailearen elizaren (Iekoran) kanpoaldea

Joan-etorrietako bidaiak ez daude sartuta.

Informazio gehiago: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilaren telefonoa 945600252

 

Datak

2023/05/27

Ordutegia

11:00 - Iraupena 2.5 ordu

Tokia

Bilar

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
sarrerak erosi