Ni ez naiz Mikel Laboa - kulturaraba
Ni ez naiz Mikel Laboa
26/04/2023
Ordutegia: 19:00
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Prezioa:
Ni ez naiz Mikel Laboa. Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe. Komiki aurkezpena.
Unai Iturriaga
(Durango, 1974) Arte Ederretan lizentziatua, eta, gainera, bertsolaria, gidoilaria, idazlea, marrazkilaria (Zugaz/art) eta musikaria (7 Eskale eta Gu ta gutarrak). 1997an Islada (Zubia) gazte literaturako liburua argitaratu zuen eta 1999an Berandu da gelditzeko (Susa) eleberria. 2017an, Igor Elorzarekin batera, Donostiako antzerki saria jaso zuen Francoren bilobari gutuna lanaren gidoiagatik.
Joseba Larratxe
(Irun, 1985) Arkitekto, komikigile eta ilustratzailea. Berria egunkarirako, Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egin ditu, baita erakusketak eta tailerrak ere. Bere azken lanen artean daude Eskularru beltzak liburu sailerako ilustrazioak (Elkar, 2017-...), Joana Maiz (Harriet, 2019) eta Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022), besteak beste.
Harkaitz Cano
(Lasarte, 1975) Idazlea. Zuzenbidean lizentziatua; kontakizunak, eleberriak, poesia, kronikak eta gazte literatura idatzi ditu. 1992an Imajina ezazu Euskadi saria irabazi zuen, 1993an Donostia Hiria saria eta 1998an Ignacio Aldecoa saria. Hiru aldiz lortu du Euskadi Literatura Saria: 2005ean Belarraren ahoa lanagatik, 2012an Twist lanagatik eta 2014an Orkestra lurtarrak lanagatik, haur eta gazte literaturaren modalitatean. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzuli dute.