Mute - ARABAKO PLAZETAN Aramaion - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Mute - ARABAKO PLAZETAN, Aramaion

Cía. Orain bi konpainiak Mute antzezlana aurkezten dute Aramaion.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” bostgarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko udalerrietan eskaintzeko.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
MUTE
MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”.
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!.
2024/07/08
12:30
Herriko plaza/ Kanpoko frontoia
Aramaio