null Kuartzo kristala. Arabako Natura Zientzien Museoa. "Kultura etxez etxe"

Kuartzo kristala. Arabako Natura Zientzien Museoa. "Kultura etxez etxe"

15/05/2020 - 15/04/2020

Azurita kristala. Arabako Natura Zientzien Museoa.

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:

Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Natura Zientzien Museotik ekartzen dizuegu.

 

MCNA 03445
Kuartzo kristala epidota kristal agregatuen gainean, Los Serranos harrobitik atereak (Albatera, Alicante). Kuartzo kristalaren gardentasun ikaragarriak ia-ia hautemanezin egiten du.
Arg.: Enrique Ortiz de Zárate

Argibide gehiago

 


Kultura etxez etxe

Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

 

Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.

 

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
 

Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
 

Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
 

Azkenik, aipatzekoa da ArtiumSanta Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.