null Moni Garage-k diskoa aurkeztuko du

Concierto

Música

Moni Garage-k "Reina Sideral" diskoa aurkeztuko du

Moni Garage-k

Moni Garage-k REINA SIDERAL izeneko bere lehenengo diskoa eta bideoklipa aurkeztuko ditu azaroaren 24an

 

Moni Garage 2017ko urtarrilean agertu zen Gasteizko musika eszenan.

Erabateko parekotasuna da oinarri taldean, bi neskak eta bi mutilek osatzen dute –oinarrizko formatuan: gitarra, baxua, bateria eta ahotsa–, eta rock-and-rollaren bidetik eta haren ondoko bideetatik igarotzen dira: pub ingelesa, soul gitarreroenaren klasikoak, Eskandinavia ramoniarrari eginiko omenaldia, yé-yé frantsesa eta japoniar punk-bluesaren oroitzapenak, besteak beste.

Reina Sideral da lehenengo albumaren izena, zeina gaztelaniazko 4 abestik eta ingelesezko 2k osatzen baitute, eta estilo propio eta egiazkoa du. 10 abesti propio baino gehiago dauzkate, bai eta kalitate handiko bertsio ugari ere, eta energian eta dibertsioan oinarritutako zuzenekoen parte dira. Ez al zen, bada, horrela hasi R 'N' R-a? Bitartean, Barbi, Koldo, IranGilda eta Jabitxin abesti berriak lantzen eta etorkizuneko albuma grabatzen ari dira.


 

Datak

2023/11/24

Ordutegia

21:00

Tokia

Nakala Disco Gasteiz

San Anton Plaza, 5

Gasteiz

Prezioa

10€ (Sarrera + CD)