null Molan los 90 ekitaldia

Concierto

Kulturaraba

“Molan los 90” - Iradier Arena

El 6 de mayo el Iradier Arena acogerá “Molan los 90” con la actuación en directo de artistas que marcaron época

Maiatzaren 6an, “Molan los 90” ikuskizuna izango da Iradier Arenan, garai hura markatu zuten artisten zuzeneko emanaldiarekin

Artista nazionalak eta nazioartekoak izango dira kartelean, besteak beste La Frontera, Los Inhumanos, Miguel Costas, Chimo Bayo, Locomía, Marian Dacal eta Eva Martí, Viceversa eta Sensity World

Ikuskizunak Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du.

“Molan los 90's” hamarkada eder horretako oroitzapenak erakartzeko heldu den denboraren makina bat da, non ikus-entzuleak musikaren hamarkada garrantzitsu eta birsortzaileenera itzularaziko dituzten artista handien zuzeneko emanaldiak izango baitira.

 “Presta zaitez gau ahaztezin batez gozatzeko estatuko eta nazioarteko arrakastekin eta gure gaztaroak markatu zituzten udako abesti onenekin”, iragarri du antolakuntzak ikuskizun hori dela eta, zeinak Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Kultura sailen laguntza baitu.

Horiek horrela, maiatzaren 6an iritsiko da Gasteizko Iradier Arenara “Molan los 90's” jaialdiaren XXL edizioa, “1990eko hamarkadako jaialdirik onena, beti bezain topera!”. “Rhythm is a Dancer” eta “The Power” munduko arrakastak ekarriko ditu. La Frontera Madrileko taldea ere han izango da, besteak beste “El límite” eta “Lluvia” arrakastekin.

Los Inhumanos Espainiako talde ospetsua ere igoko da taula gainera, "Me duele la cara de ser tan guapo" eta "Duba duba" bezalako arrakastekin, bai eta beste hauek ere: Miguel Costas, Siniestro Total taldeko kide ohia; Chimo Bayo eta bere “¡Hu- ha!”; Locomia beren abanikoekin; eta Marian Dacal & Eva Marti diva handiak, beren "Flying Free" abesti guztiz ezagunarekin.

Baina kartelak hori baino gehiago ere badakar. Viceversa taldea ere han izango da, “Tu piel morena” abesti ezagunarekin, Sensity World “Get it up” kantarekin, Double Vision “All Right” lanarekin eta Xavi bertako DJa In session, amaiera biribila emateko.

Ekitaldia Mar Montoro irrati esatari eta Espainiako telebistako aurkezle ezagunak aurkeztuko du.

Urte zoragarri haietako dance, pop/rock eta udako hit onenak maite dituztenentzako jaialdia.

 

Datak

2023/05/06

Ordutegia

18:00

Tokia

Iradier Arena

Errenazimenduko plaza, 6, 01004

Gasteiz

laguntzailea

 

 

Prezioa

Lehenengo 1000 sarrerek 35 euroko promozio prezioa dute, gastuak aparte.

URL - Web
sarrerak erosi