null MAZO(K)ASA, Marrazki azokan parte hartzeko deialdia 2020ko urriaren 23ra arte zabalik

MAZO(K)ASA, Marrazki azokan parte hartzeko deialdia 2020ko urriaren 23ra arte zabalik

Mazoka

MAZOKA Marrazki Azokaren VI. edizioak lanak erakusteko eta aintzatesteko tokia izaten jarraituko du, hautatutako mazokalarien lanak eskuratzeko, ezagutzeko eta ikusgai jartzeko aukera ematen baitu. Oraingoan, ezin dugunez bermatu gomendatutako segurtasun-tartea eta urtez urte azokaren topaleku izan den eremuak jende gutxi har dezakeenez, aurten MAZOKAren webgunea izango da marrazkiak ezagutzeko eta eskuratzeko trafiko-iturri nagusia. Bertan, webguneko eta RSSko protagonista izango den atal bat egongo da: MAZO(K)ASA. Orri horretan, hautatutako mazokalari bakoitzaren profila egongo da, baita biografiarako esteka, lanen irudiak eta aurkezpen-bideo labur eta dinamiko bat. Mazokalari bakoitzaren galerian, ekintzarako gonbidapen-botoi batzuk egongo dira, eta bakoitzaren denda pertsonalera eramango dute; horrela, erosotasun osoz erosi ahal izango dira lanak, eta kontsultak egin ahal izango zaizkie egileei.

Nola izan mazokalari?

Urriaren 2tik 23ra (23:59) egongo da zabalik deialdia, bai 40 postuetako bat lortu ahal izateko, bai marrazkigintza, animazio, diseinu edo arteko ikasleei zuzendutako #BEKIKASLE beka eskuratu ahal izateko. Interesdunek www.mazoka.org webgunean dagoen parte hartzeko inprimakia bete behar dute. 2020ko azaroaren 2an ezagutaraziko da epaimahaiaren erabakia.

Marrazkiaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzen lagundu ez ezik, Mazokaren formatu berri honek aukera paregabea ere eskaintzen du nazioartera are gehiago zabaltzeko.