Mazoka Marrazki Azokaren VI. edizioa - kulturaraba
Mazoka Marrazki Azokaren VI. edizioa
03/12/2020 - 20/12/2020
Ordutegia: Ordutegi desberdinak
Tokia: Egitaraua begiratu
Prezioa: Doan. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda
Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean
Osasun krisia dela eta, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokak bere burua berrasmatu du, eta neurri handi batean birtuala izango da. Mazoka.org web-orria erakusleiho handia bihurtuko da, non 40 ilustratzaileren lanak ezagutu eta produktu berezi eta bakanak erosi ahalko baitira. Artista bakoitzak profil bat izango du, bere esperientzia, lanak eta web-orria ezagutarazteko, baita saltzeko denda ere.
Euskal Herriko erreferente nagusiak izango dira azokan, hala nola Elena Odriozola, Sandra Garayoa, Iraia Okina eta Zuriñe Aguirre, baita estatuko figurak ere, Sonia Alins, El Dios de Los Tres, Laura Mestre eta Gabi de La Merced, besteren artean.
Nazioarteko ospea duen Mercedes deBellard ilustratzaileak egin du VI. edizioko kartela, Gasteizen bizi baita. Basandereren irudia lurralde historikoko erakusleiho hutsetan jarriko da.
Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du Mazokak.
MAZOKARABA, MAZOKA Arabako lurralderantz hazi da
Berritasun gisa, Arabako beste herri batzuetara ere zabalduko da Mazoka: Langraiz Oka, Amurrio, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Artziniega, Izarra, Dulantzi, Agurain, Maeztu eta Laudio.
“Gasteizko Erdi Aroko hirigunean eta Zaramaga auzoan egoteaz gain, abendu osoan Arabako zenbait herritara eramango dugu MAZOKA marrazki eta ilustrazio jaialdiaren zati bat. Bira ilustratu moduko bat izango da, lurraldeko biztanleengana hurbiltzeko xedez, aurten lehenengoz ereindako hazia erne dadin eta hurrengo edizioetan Mazoka leku horietara ere zabal dadin, muga gutxiagorekin”, azaldu du Marta C. Dehesak.
Arabako herrietan egitekoa den marrazki jaian hainbat jarduera antolatu dira: Marrazki Azoka, lanak erakutsi eta saltzeko; Ilustramatoia, barruan marrazkilariak dituen kartoizko makina; umeentzako lantegia, erretratu azkarrak egiteko, eta Marrazki Lan Erraldoiaren aurkezpena.
Marrazkiaren festa!
Zure herrian:
- Obra ilustratu erraldoiaren aurkezpena,
- Marrazki Azoka marrazkien erakusketa- eta salmenta-eremu txikia,
- Ilustramatoia: barruan marrazkilariak dituen kartoizko makina!
- Txikienentzako tailerra: etorri gogoko dituzun margoekin!
- Abenduak 4, ostirala, 17:30: Langraiz Oka
- Abenduak 7, astelehena, 17:30: Amurrio
- Abenduak 8, asteartea, 12:00: Zuhatzu Kuartango
- Abenduak 11, ostirala, 17:30: Bastida
- Abenduak 12, larunbata, 12:00: Zaramaga auzoa (Gasteiz)
- Abenduak 18, ostirala, 17:30: Artziniega
- Abenduak 26, larunbata, 17:30: Izarra
- Abenduak 27, igandea: 12:00: Dulantzi
- Abenduak 28, astelehena, 17:30: Agurain
- Abenduak 29, asteartea, 17:30: Arraia-Maeztu
- Urtarrilak 2, larunbata, 12:00: Laudio
Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean
Oparirik onena MAZOKASAn dago
Mazokak hautatu ditu 2020ko edizioan parte hartuko duten 40 mazokalariak. Horien artean izen garrantzitsuak daude, esaterako Elena Odriozola (Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala) Sonia Allins (haren lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian); Javier Navarro ‘El Dios de los Tres’ (muralista eta artista), eta Juan Pablo Celestino ‘Dr Juanpa’ (kontzertu ugariren kartel-egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hillo eta Grateful Dead, besteak beste).
Mazoka.org web-orria erakusleiho handia bihurtuko da, non 40 ilustratzaileren lanak ezagutu eta produktu berezi eta bakanak erosi ahalko baitira. Artista bakoitzak profil bat izango du, bere esperientzia, lanak eta web-orria ezagutarazteko, baita saltzeko denda ere.
Erakusketa Montehermoso Kulturunean (Ur Biltegian), Vitoria-Gasteiz
Abenduaren 5etik 20ra bitartean
Montehermoson 40 mazokalarien erakusketa bat jarriko da, egileen katalogoa ere aurkeztuko da, eta ilustramatoia jarriko da.
Argibide gehiago: Mazoka.org