null Maite Guevararen "Susto" antzezlanak beldurra pasaraziko digu Araiako Umorezko Antzerki Jaialdian eskainiko duen gaueko emanaldietan

Maite Guevararen "Susto" antzezlanak beldurra pasaraziko digu Araiako Umorezko Antzerki Jaialdian eskainiko duen gaueko emanaldietan

Maite Guevararen

Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiak 14 antzerki konpainia ekarriko ditu abuztuaren 14tik 18era bitartean. Gainera, Arabako herrietako zirkuitua mantenduko du abuztuan zehar, aurten 25 herri biltzen dituena. Ikuskizun horien artean hiru dira zirkuitu ibilatrian bakarrik ikusi ahal izango direnak.

Jaialdiaren 31. edizio honetako berrikuntzetako bat ostiral eta larunbat gaueko ikuskizunak berreskuratzea da, Araiako erdigunean, 00:30ean.

Horietako bat "Susto" antzezlana da, Cia Maite Guevara konpainiaren eskutik. Lau komediantek beldurrezko gaztelu batean lan egiten dute, baina inor gutxi joaten da hara. Diru kontuak ez doaz ondo aspalditik eta bizibidea ateratzeko duten modua arriskuan dago. Ikuskizunak funtzionatzea behar dute, eta jendeak beldurrez dar-dar egitea. Askoz errazagoa izango litzateke dena beldurtuen haiek ez bale.

Kaleko eta barruko ikuskizunak ere izango dira: lehenengoak, Araian antzezteaz gain, jaialdiko zirkuitu ibiltariaren parte izango dira eta Arabako hainbat herritan zehar ibiliko dira; bigarrenak, berriz, Araiako Arrazpi Berri kiroldegian soilik ikusi ahal izango dira.

Araiako kale emanaldietako bat Proyecto Kavauri andaluziar konpainiaren "Lullaby" da, 2023ko Panorama Circada Jaialdian sari berezia jaso zuena. Lehen aldiz guraso izan den akrobata bikote batek baskula eta akrobazia ikuskizun bat aurkeztuko digu, non jauzi frenetikoak eta azken uneko heldualdiak ikusiko baititugu. Badirudi dena kontrolatuta dagoela, baina gaur umetxoak ez die lasai lan egiten uzten, eta ikuskizunak hasi egin behar du. Beraz, ez dute beste aukerarik: orgatxoa hartu, eta pistara ateratzen dira.

Arrazpi Berri kiroldegian izango ditugun lau emanaldietako bat Las Niñas de Cadiz konpainiaren "Las Bingueras de Eurípides"  antzezlana izango da. 2024Eko Max sarietako ikuskizun finalista izan da. Konpainia Jaialdian errepikatzen du, 2021eko edizioan gurekin izan ostean.

Patriarkatuaren erakunde sendoen eta mundu matriarkal txikiaren arteko borroka ikusiko dugu; mundu matriarkal horretan, emakumeak lagunartean bildu, eta dibertitu egiten dira ezkutuan, zapaltzaileak ez jakiteko.

Dionisio emakume bihurtuta jaisten da Lurrera, Suasenager-i aurre egiteko. Suasenager polizia da eta auzoko legez kanpoko bingo bat ixten tematuta dago. Bingo horretan, emakume talde bat biltzen da arratsaldero, jokatzeko eta haien intimitate, atsekabe eta pozak partekatzeko, baita anis kopatxoren bat edo beste ere. Servando, Suasenagerren lankidea, asmo hori burutik kentzen saiatuko da, bizitzan batzuetan malguagoa eta permisiboagoa izan behar dela erakutsiz.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Gentzane Martinez de Cestafe 

comunicacion@porpolteatro.com  

Telefonoa: 645 724 084