null ¡Qué buen día! - ARABAKO PLAZETAN, Artziniegan

Teatro

Teatro

¡Qué buen día! - ARABAKO PLAZETAN - Artziniega

ARABAKO PLAZETAN - Artziniega

Maite Guevara  konpainiak ¡Qué buen día!  antzezlana aurkezten du Artziniegan.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

Euria, elurra edo kazkabarra egin… Martinarentzat beti izan daiteke egun ona… Martinak gaur erakutsi nahi digu amets egiten duenak eta begiak ondo zabaltzen dituenak aukeraz betetako mundua ikus dezakeela.

Ondo pasatzeko gogoa duen jendearentzako ikuskizuna. (Ez da egokia jende aspertuarentzat, tranpatientzat, eta jolasteko eta irudimenerako gogorik gabeko beste pertsonentzat) 

 

Datak

2023/07/08

Ordutegia

19.00

Tokia

Udal Igerilekuak

Artziniega

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia