null Larunbat musikalak. Tanguedia Ensemble

Concierto

Destacado

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Tanguedia Ensemble

Larunbat musikalak.   Tanguedia Ensemble

Abisua OHARRA: Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2025ko Larunbat musikalen programazioak azaroan Arte Ederren Museoan  Tanguedia Ensemble  laukotea aurkeztuko digu. 

TANGUEDIA ENSEMBLE 
Tanguedia ensemble Gasteizko Ganbera Musikaren Zikloan estreinatu zen 2020an. Ondoren, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako Ganbera Ziklora, Araiako Musika Urtearen Amaierara eta duela gutxi, 2024ko ekainean, UPV/EHUren Arrasti Musikalak ziklora gonbidatu zuten, Bilboko Bizkaia Aretoan.

NAIARA DE LA PUENTE

Naiara De La Puente punta-puntako akordeoi jotzailea da gaur egungo panorama nazionalean. Prestakuntza akademiko zabala du, Helsinkiko Sibelius Academy of the University of the Arts delakoan graduatutako musikako doktorea da, ikerketa artistikoaren arloan, eta bere lan pedagogikoarekin eta kontzertuak ematen jarraitzen du.

De La Puentek nazioarteko ibilbidea du eta ezaguna da musikaren hainbat arlotan egindako lanagatik. Musika garaikidea eta ganbera musika ardatz hartuta, besteak beste F. Ibarrondo, R. Lazkano eta A. Edler Copês-en musika estreinatu du. .

Bere musika interesek hainbat musika eta ensemble proiektutan parte hartzera eraman dute, musika klasikotik hasi eta egungo joeretaraino, bai eta ikusizko arteak eta poesia dituzten diziplina anitzeko proiektutan ere. Krater Ensemble, Stratos Project eta Akartia Trio musika garaikideko taldeen sortzaileetako bat da.

Bere ganbera ibilbidearen ondorioz, interprete eta konpositore handiekin lan egin du. Bakarlari gisako kontzertuak eskaini ditu Austrian, Danimarkan, Finlandian eta Espainian, hala nola "Isaac Albéniz Nazioarteko Jaialdia", "Musika Bizia" Salzburgon, "Musika Elektroakustikoaren Nazioarteko XIII. Jaialdia", "Segoviako Nazioarteko Jaialdia", "Musika Hamabostaldia" Donostian eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren  "Matinées", besteak beste.

Nazioko eta nazioarteko lehiaketa instrumentaletan lehenengo sariak eskuratzeaz gain, EITB, Radio Clásica-RNE eta Finlandiako irrati nazionalerako (YLE) grabatu du. Bere lanak hainbat sari jaso ditu, eta Grammy Latinos-erako proposatu dute Veleta Rojarekin batera.

VÍCTOR PARRA

Las Palmas Kanaria Handiko Kontserbatorioan hasi zen biolina ikasten, eta goi mailako ikasketak egiten jarraitu zuen Bartzelonako Lizeoko Goi Mailako Kontserbatorioan, Gonçal Comellas-ekin, eta, gainera, lanbide heziketa zabala eskuratu zuen Bartzelonako Palau de la Músicako Ganbera Orkestrako kontzertino gisa.

1992an, Yale-ko Unibertsitatean (AEB) onartu zuten. Bertan, musika masterra eta diploma artistikoa lortu zituen, Erick Friedman biolinista handiarekin, Yale-n egoiliar den hari laukoteko kide gisa jarduteko emandako beka batekin zabaldu zuen, eta Tokyo String Quartet-eko irakasleen eskola ugari jaso zituen. Lehiaketa hauetan saritu zuten: Kataluniako Generalitateko Mostra de Música, Concurs Germans Claret eta Concurs de Cambra Sofía Puche.

Estatu Batuetako hainbat talde instrumentalekin jo du, hala nola Philharmonia Orchestra of Yale, New Music New Haven musika garaikideko ensemblea edo Yale Chamber Players.

Gerhard Trio-rekin egindako grabazioez gain (Enrique Granados, Xavier Monsalvatge eta Roberto Gerhard-ek Discoby eta La Ma de Guido-rentzat eginiko ganbera musikaren integralak), besteak beste Nimbus, Elkar, Harmonía Mundi edo Crystal Records zigiluetarako ere grabatu du, eta irrati eta telebistarako grabazio ugari egin ditu.

OCAZ Enigmaren kontzertinoa da, gaur egungo konpositoreen lan asko estreinatu ditu harekin, eta Erdialdeko Amerikan eta Europan zehar birak egin ditu, kritika eta publikoaren arrakasta handiz. Ensemble Sinkro, Plural Ensemble, Kuraia edo Laboratorio Klem taldeekin ere elkarlanean aritu da. Pedagogiari dagokionez, hainbat ikastaro eman ditu Espainia osoan, eta Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorio profesionaleko irakaslea da oposizio bidez.

IVÁN CASADO

Iván Casado musikari gasteiztarrak mota guztietako estiloak biltzen ditu bere errepertorioan, barrokotik hasi eta musika garaikideraino. Musikenen eta Berlingo Arteen Unibertsitatean jaso du prestakuntza, gaur egun musika bakarlariaren eta ganberakoaren arloan dauden irakasle onenekin. Biolontxelo barrokoan ere aritzen da, Passamezzo Antico edo Propitia Sydera taldeetan. Musika garaikideari dagokionez, Ensemble Kuraiarekin, Xare Laborategiarekin (sortzaileetako bat da) eta Stratos Projectekin musikalki lan egiten du etengabe. BOS, OSCyL, OSN eta Bilbao Sinfonietta orkestrekin aritu ohi da lankidetzan.

Nazioarteko jaialdi eta areto ospetsuetan jo du, hala nola hauexetan: Musika-Musika, Bernaola Jaialdia, Malagako Antzinako Musika Jaialdia, Sevillako Joaquín Turina, Musikaste, Musikagileak, Bilboko Arriaga Antzokia, Bilboko BBVA Fundazioa, Iruñeko Gayarre Antzokia, Leongo Eutherpe Fundazioa, Madrilgo Sofia Erreginaren Auditoriuma, Bilboko Kuraia Jaialdia, Valentziako Musikaren Palaua, Kordobako Musika Garaikidearen Jaialdia, Amsterdamgo Muziekgebouw, Hanns Eler Eisler-en Komponistenforum & Auffuhrungspreis, Estrasburgoko Sound Araound eta Mons-eko Arsonic Zikloa (Belgika).

Proiektu diskografikoei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Poemas y Canciones (Alejandro Almarcha eta Tasio Miranda), 2019an; Barne Hegoak (Félix Ibarrondo eta Orpheus), 2018an; Bestofaldia Baigorrin (Xare Laborategia), 2018an, eta Prohibido Recordar dokumentalaren musika (Josu Martínez eta Txaber Larreategi), 2010ean.

JOANA OTXOA DE ALAIZA

Joana Otxoa de Alaiza piano jotzailea ganbera musikan eta ahots akonpainamenduan espezializatuta dago.

Ricardo Requejorekin ikasi zuen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia). Ganbera musikako masterra egin zuen Berlingo Arteen Unibertsitatean. Ganbera ikasketetan sakondu du François Benda, Frank-Immo Zichner eta Benedicte Palko musikariekin. Ahots akonpainamenduan, besteak beste Eric Schneider, Liana Vlad eta Maciej Pikulskirekin izan du prestakuntza.

Hainbat proiektutan parte hartu du, akonpainamenduko piano jotzaile gisa eta ganbera musikan. Europako jaialdi eta areto hauetan jardun du: Bernaola Festival (Vitoria-Gasteiz), Kamermuziek Festival Oudewater (Oudewater, Holanda), Donostia Kultura Zikloa (Donostia), Gasteizko Ganberako Musika Zikloa (Vitoria-Gasteiz), Kammermusiksaal Berliner Philarmonie (Berlin, Alemania), La Beneficencia aretoa (Valentzia), Leongo Auditoriuma (León), Humboldt Universität (Berlin, Alemania).

Gaur egun, hainbat proiektutan parte hartzen ari da. Tanguedia Ensemble-n parte hartzeaz gain, Mikel Uskola kontratenorrarekin ere duo bat du, eta Txori Kantazale proiektuaren piano jotzailea da.

EGITARAUA

Tanguedia Ensemblek Astor Piazzolla (1921-1992) bandoneoista eta konpositore argentinarraren omenezko programa proposatzen du. Piazzolla kontraesan izugarriarekin bizi izan zen, tangoaren berrikuntza eta estilizazioagatik mundu osoan goraipatua izan zelako eta bere jaioterriko Argentinako "tangera" guardia zaharrak mespretxatua izan zelako.

Proposamen honek bere obra nabarmenetako batzuk jasotzen ditu, akordeoi, piano, biolin eta biolontxeloz osatutako laukotea osatzeko transkribatuak.

Escualo (1979)
Soledad (1974)
Michelangelo 70 (1986)
Milonga del ángel (1968)
***
Estaciones porteñas
Verano porteño (1965)
Otoño porteño (1979)
Invierno porteño (1970)
Primavera porteña (1970)

 

 

Edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak abenduaren 6eko 11:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

 

Datak

2025/12/13

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak abenduaren 6eko 11:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.