Larunbat musikalak. ¡Salvemos los cuentos! - kulturaraba
Concierto
Español
Música
Cultura
Larunbat musikalak. ¡Salvemos los cuentos!

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2023ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako.
Hasteko, urtarrilaren 13an, 12:30ean, Arte Ederren Museoan, Iluna Producciones nafarrek ¡Salvemos los cuentos! ipuin musikala aurkeztuko dute; Gabonak luzatzeko asmoz, Errege Magoek haurrei egingo dieten azken oparia izango da (hiru urtetik aurrerako umeentzat gomendatua).
¡¡SALVEMOS LOS CUENTOS!!
Ipuinen mundua arriskuan dago. Pertsonaia batzuk oso gauza arraroak egiten hasiak dira.
Haurrek ipuinak irakurtzeari uzten badiote, pertsonaiak ezabatu egiten dira... Desagertu!
Gretelek, ipuin-detektibeak, ipuin tradizional ezagunenak bisitatuko ditu horiek salbatzea lortzeko.
ILUNA PRODUCCIONES (NAFARROA)
MIGUEL GOIKOETXANDIA

Antzerkigile eta zuzendaria, 40 antzerki-titulu propio baino gehiagorekin, Nafarroako antzerkigile ezagunenetako bat da, Vencidos, Con los ojos abiertos, Perséfone edo Ana Montañaren ipuin-saga bezalako tituluei esker. Iluna Producciones-en sortzaile eta zuzendaria, gaur egun Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteko (Napae) burua ere bada eta Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. 80 lan profesional baino gehiago zuzendu ditu, eta 200 baino gehiagotan parte hartu du aktore gisa. Interpretazio- eta dramaturgia-eskolak eman ditu, eta Nafarroako konpainia profesional asko zuzendu ditu.
2020ko Victoria Kent poesia saria jaso zuen.
RAQUEL SÁNCHEZ CORCUERA

Aktorea, Giza Zientzietan lizentziatua, Historia eta Ondarean masterra eta Kultur Kudeaketan graduondokoa. Antzerki irakaslea izan da eta film eta film laburretan parte hartu du.
"Buhos contra dragones. Una defensa de las Humanidades ", 3 antzezlan eta hainbat kontakizun.
Argiztapen eta soinu teknika bezala lan egin du eta hau da bere lehen lana Iluna Produccionesekin.

Aktore polifazetikoa eta moldakorra da, eta Iluna Producciones konpainiaren muntaia gehienen protagonista izan da. Konpainia horretan hogei urte baino gehiago daramatza lanean profesionalki. Zineman "Nevando voy", Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen lehen saria irabazi zuen filmean parte harte zuen.

2026/01/10
12:30
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Vitoria-Gasteiz
Haurrak eta familiak
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. (1 sarrera = haurra+heldua). Gonbidapenak urtarrilaren 3ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan. Haurrek lehentasuna izango dute