null Larunbat musikalak. NAISA DUO

Concierto

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Naisa Duo

Larunbat musikalak. El pincel mágico

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2023ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

NAISA DUO

Neus Plana Turuk (txirula eta gorputz perkusioa) eta Maria Camahortek (gitarra eta moldaketak) musika proposamen eklektiko eta liluragarri bat aurkezten dute. Duo honen musikaltasunaren ezaugarria da bi interpretatzaileen prestakuntza klasiko sendoa eta partituratik harago musika proposamenak sortzeko interesa.


Beren programak konpositore klasikoen eta garaikideen lanak ahozkotasunetik, gorpuztasunetik eta inprobisaziotik landutako eta adierazitako piezekin bateratzen ditu. XVI. mendetik XVII. mendera bitarteko doinuek edo gaiek, hainbat kulturatako ahozko tradizioak eta musika idatziak eragina izan du haien musika ibilbidean.


2017. urtearen amaieran duo gisa aurkeztu zirenetik, besteak beste, Bartzelonako gizarte etxeen sarean, Tarragonako Kontserbatorioan, Tarragonako Gazte Musikarien ekitaldian, Música als Parcs ekimenean (Bartzelona) eta Música als Jardins jaialdian (Pau Casals museoa, Vendrell) jardun dute.
2018ko azaroan, Londresen aurkeztu zuten beren proiektua, Milton Court areto ospetsuan eta Cervantes theatre-n, Espainiako eta Latinoamerikako dramaturgian espezializatutako hiriburu britainiarreko antzoki bakarrean.
 

 

PROGRAMA NAISA DUO
 
MARIN MARAIS
Tema inspirado en Les folies d’Espagne
BÉLA BARTÓK
Hungarian and Romanian Dances
ZBIGNIEW PREISNER
Tema inspirado en Lacrimosa
MARIA CAMAHORT
Embrace
MARIA CAMAHORT
Oshún
Solo guitarra
NAISA DUO
Enlairar
PACO DE LUCÍA
Almoraima
Solo 3lauta, versión Jorge Pardo
ESTRELLA MORENTE
Sobreviviré
Arreglo Maria Camahort
POPULAR
Uskudara
Tradicional de Turquı́a
LE SEXTET À CLAQUES
La P’tite fée
 
 

 

Datak

2024/02/03

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, edukia bete arte.