Larunbat musikalak. La mirada de Orfeo. Desde mi celda - kulturaraba
Concierto
Música
Cultura
Kulturaraba
Larunbat musikalak. Desde mi celda
Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2026ko Larunbat musikalen programazioak "La mirada de Orfeo" aurkezten digu: Inmaculada Navarro eta Alfonso Carrascosa.
Oraingo honetan, literatura izango da protagonista, Gustavo Adolfo Bécquer izango baita Ignacio Aldecoa Kultur Etxean egingo den Desde mi celda kontzertuaren ardatza.
Gustavo Adolfo Bécquer idazlearen bizitzari buruzko kontakizun musikala

EGITARAUA
Isaac Albéniz (1860-1909)
¿De dónde vengo?
Vincenzo Bellini (1801 – 1835)
La farfalleta
Felix Mendelsshon (1809–1847)
Nachtwanderer
Manuel García (1775–1832)
Yo no sé qué callar
Carlos Guastavino (1912 – 2000)
Pampamapa
Felix Mendelsshon (1809–1847)
Auf flügeln des gesanges
Gabriel Faure (1845–1924)
Vocalise
Manuel de Falla (1876–1946)
Jota
Gustaf. Mahler (1860 – 1911)
Wo die shönen Trompeten blasen
Giuseppe Verdi (1813–1901)
Coro de brujas de Macbeth
Joaquín Turina (1882–1949)
Olas gigantes
L. Lacombe
A un passant
Vaugham Williams (1872–1958)
The vagabond
Manuel de Falla (1876–1946)
¡Dios mío qué solos se quedan los muertos!
Carlos Guastavino (1912 – 2000)

LA MIRADA DE ORFEO
La mirada de Orfeo ganbera bikote bat da, Inmaculada Navarro Ruano mezzosopranoak eta Alfonso Carrascosa Clement pianistak osatua.

Hainbat urtez lan handia egin ondoren sortu zen bikotea, errepertorio berriak eta interpretazio pertsonalagoa bilatzearen ondorioz. Idazleen inguruko zenbait literatura proiektu musikal dituzte, Gaztela-Mantxako, Valentziako Erkidegoko eta Murtziako Erregioko antzokietan eta kontzertu aretoetan aurkeztu dituztenak. 2024ko urriaren 5ean Lleidako Musiquem Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuten. Gaur aurkezten diguten proiektua biek lortutako heldutasunaren emaitza da, eta Gustavo Adolfo Bécquerri buruzkoa da.
Inmaculada Navarro Ruano

Murtziako probintziakoa da, eta Murtziako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Musika Hezkuntzan diplomaduna da, eta oboe eta kantu espezialitateetako gradu profesionaleko tituluak ditu. Irakaskuntza lana pasio handi duen kantu lirikoarekin uztartzen du. Gaztela-Mantxako Arte Irakaskuntzen Sari Berezia jaso du, kantu espezialitatean. 2022an, Bartzelonako Lizeoaren koruan auditatzeko hautatu zuten, eta, 2023ko ekainean, Madrilgo ORCAM Fundazioaren koruan auditatzeko. Gaur egun, Murtziako Fecorem ganbera koruko kide da, eta hainbat estilotako abesbatza proiektuetan parte hartu du zuzendari gonbidatuekin, besteak beste, Nacho Rodríguezekin.
Alfonso Carrascosa Clement

Alacantekoa da, eta goi-mailako ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan. Musika ikasketak eta filosofia ikasketak egin zituen aldi berean, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lizentziatu zen. Kontzertista lana Almansako Kontserbatorio Profesionaleko irakasle lanarekin uztartzen du, eta diziplina anitzeko artista da. Bere kontzertu eta proiektu pedagogikoek musika, literatura eta ikusizko arteak lotzen dituzte, eta publiko berrientzako programa desberdinak bilatzea dute helburu: Cervantes, entre el deseo y la realidad (UNED), Tras el mito de Don Juan, La I guerra mundial. Un nuevo orden musical, La Golfemia de Luis Arnedo...
Zenbait lan garaikide estreinatu ditu, besteak beste: Ascendit autem Golgotha, Los pinceles mágicos. Caravaggio.
2026/02/07
12:30
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Florida ibilbidea, P.º de la Florida, 9, 01005
Gasteiz
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak urtarrilaren 31etik aurrera egongo dira Ignacio Aldecoa Kultur Etxean bertan eta Arte Ederren Museoan..