Labe Gazte Laborategia: gazteentzako sorgune berria - kulturaraba
Labe Gazte Laborategia: gazteentzako sorgune berria
Gasteizek 12 eta 30 urte arteko gazteentzako eta gazteek bideratutako espazio artistiko berria dauka: LABE Gazte Laborategia. Lokala Udalak bultzatu du Gazteriaren Zerbitzuaren bidez eta Gasteizko gazteek sorkuntzarekin lotutako jarduerak bideratu ahal izateko topagune bihurtzea du xede. Kultura, sorkuntza, partaidetza eta topaketa bateratuko ditu lokalak.
Zer da Labe - Gazte Laborategia? Laborategi eta labe hitzak elkartzen dituen kontzeptua da.
Laborategietan lan taldeetan lan egiten da, partekatzen, ikerketak egiten, frogak, akatsak, esperimentuak, arrakastak, asmaketak, etab egiten dira, gazte sorgune honetan egingo diren bezala.
Eta labe hitza? Etxeko goxotasuna, beroa eta jakiak sukaldatzen diren tokia. Janaria sukaldatzen den moduan, proiektuak, harremanak eta ideiak ere berotzen hasi eta pixkanaka hazten joango dira.
Hazteko, ezagutzeko, frogak egiteko, ikusteko, sentitzeko, elkarlana bultzatzeko, eta partekatzeko, nola ez.
Norentzat? 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Non dago? San Bizente Paulekoaren kaleko 21. zenbakian hiriko alde zaharrean.
ORDUTEGIAK
-
Ostegunak: 19:00etatik -21:00etara
-
Ostiralak: 19:00etatik- 21:00etara
-
Larunbatak: 11:00etatik – 13:00etara
INAUGURAZIOA
Otsailean hasiera eman zitzaion sormen gune berriari inaugurazio asteburu batekin, hemen izan ziren jarduerak: Graffiti margoketa zuzenean, Kontzertuak, diskoteka horizontalean eta Adriana Fariñas egilearen In my mind erakusketa (otsailaren 28ra arte bisitatu daitekeena).
ERAKUSKETAK
-
In my mind: Adriana Fariñas: ostailaren 2tik 28ra arte.
-
Emakume Ugari: martxoaren 4tik aurrera.
-
Hiru Marran: apirilaren 1etik aurrera.
BESTE EKINTZA BAT
Kultura-trukea. Kultur-Truk: apirilaren 30era arte.
LABE GAZTE LABORATEGIAK gune berri bat prestatu du gazteekin edo kulturarekin zerikusia duten komikiak, aldizkariak, liburuak edo antzeko elementuak trukatzeko. Horrela, ekonomia zirkularra sustatzen da, bai eta kultura-iturri berriez ekonomikoki gozatzea ere.