null Gaubeako Schubertiadaren VI. edizioa uztailaren 1etik 22ra egingo da

Gaubeako Schubertiadaren VI. edizioa uztailaren 1etik 22ra egingo da

Gaubeako Schubertiadaren VI. edizioa uztailaren 1etik 22ra egingo da

Jaialdiak lau kontzertu programatu ditu, Tuesta, Bachicabo eta Espejoko elizetan

Gaubeako Schubertiadaren seigarren edizioak lau kontzertu egingo ditu uztailaren 1etik 22ra, larunbatetan, ohi bezala Bachicaboko San Martin eta Tuestako Andra Mariaren elizetan, eta aurten berrikuntza modura Espejoko Salbatzailearen elizan.

Jaialdiak lau kontzertuko formatu tradizionalarekin jarraitzen du (2020an bi baino ezin izan ziren egin, eta iaz, salbuespenez, sei); uztailaren larunbatetan izango dira, 20:00etan, Tuestan (lehenengo biak), Espejon eta Bachicabon, hurrenez hurren.

Schubertiadak leial eusten dio Gaubeako ondare balio handiko guneetara estatuko eta nazioarteko musika arloko talentu handienetako batzuk hurbiltzeko asmoari.

Edizio honetan nabarmentzekoa da Konstantin Krimmel baritono grinatsuak Daniel Heide pianistarekin batera (uztailak 8) Euskadin egingo duen debuta, Franz Schuberten "Neguko bidaia" ziklo zirraragarriarekin. Debuta egingo du, halaber, nazioarteko zirkuituko harizko laukote garrantzitsuenetako batek, hain zuzen, Armida Quartettek (uztailak 22), eta Johann Sebastian Bachen "Ihesaren artea" ekarriko du atriletara.

Aipagarria da, era berean, ganbera musikaren Europako errebelazio taldea dugun Kebyart saxo laukoteak Euskadin debuta eginez inaugurazioan eskainiko duen kontzertua (uztailak 1).
Espejoko Schubertiadaren lehen kontzertua Jone Martinez soprano bizkaitarrak emango du, David Palanca klabezinistarekin batera (uztailak 15), aria barrokoen errezitaldi batekin. 

Sarrerak eskuragarri egongo dira hemen: tickets.kutxabank.es. Gainerako argibideak hemen: schubertiada.cat.

 

EGITARAUA JAITSI