null LA PLAZA FRONTÓN, ÁGORA VASCA. Monumentalidad, antropología e identidad del lugar.

LA PLAZA FRONTÓN, ÁGORA VASCA. Monumentalidad, antropología e identidad del lugar.

30/11/2019

Ordutegia: 18:00
Tokia: Lapuebla de Labarca. Udaletxeko beheko solairua
Prezioa: Doan

Arabako frontoiak

Pilota jokoa gure kultura tradizioko denbora-pasa berezienetako bat da, “euskaldunen festa nagusia”, Wilhelm von Humboldt (1767-1835) hizkuntzalariaren hitzetan.

Jokoaz eta hartan aritzeko modu ezberdinez gain, gure lurralde historikoko herri askotan plazetako frontoi irekiak ditugu oraindik ere, zorionez. Gizarte intereseko lekuak dira; izan ere, elkartzeko eta eguneroko bizitzako hartu-emanetarako tokiak dira, eta, gainera, kultura balio nabarmenak dituzte, hirigintza, arkitektura eta paisaia ezaugarriak direla-eta, eta, normalean, dauden tokiaren arima eta izaera eratzen dituzte.

Arabako Foru Aldundiak hitzaldi-solasaldi ziklo hau antolatu du kultura ondare aberats horren balioa aintzat hartua izan dadin, haren berri emateko eta haren garrantzia azpimarratzeko.