Arabako Kultura Batzordeak maiatzaren 20, 21, 22 eta 23an egingo diren mahai sektorialetan parte hartzeko gonbita egin dio kultura-sektoreari - kulturaraba
Arabako Kultura Batzordeak maiatzaren 20, 21, 22 eta 23an egingo diren mahai sektorialetan parte hartzeko gonbita egin dio kultura-sektoreari

2024ko abenduan Arabako Kultura Batzordea formalki eratu ondoren, Arabako kulturaren sektoreak eta Arabako Foru Aldundiak urrats bat gehiago eman dute partaidetza-lanerako metodologien garapenean. Mahai sektorialen beste deialdi baten bidez egingo dute, Arabako kultura-eragile guztiei irekitakoak. Bertan, Arabako kulturak bere ideiak, proposamenak eta kezkak modu eraginkorrean helarazteko gune egonkorrak sortzea espero da.
Berritasun gisa, hau izango da Arabako kultura-sektoreko ordezkariek zuzenean gidaturiko mahaien lehen deialdia, administrazio publikoekiko nolabaiteko independentzia duten lan-testuinguru malguagoak sortzea baita xedea. Arabako Foru Aldundiak gai teknikoetan eta administratiboetan laguntzeko bakarrik jardungo du mahaietan.
Oraingo honetan, bilerak aurrez aurre egingo dira, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Zehazki, honako mahai hauek deitu dira:
- Asteartea, maiatzak 20, 10:00etan: Literatur sorkuntza, liburutegiak eta argitaletxeen industria.
- Asteazkena, maiatzak 21, 11:00etan: Artikulazio-zerbitzuak.
- Osteguna, maiatzak 22, 10:00etan: Zuzeneko arteak.
- Ostirala, maiatzak 23, 10:00etan: Artea eta diseinua.
Arabako Foru Aldundian eta kultura-sektorean lurraldeko eragile guztiak animatu nahi ditugu mahaietan aktiboki parte hartzera. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Mahai sektorialei, Kultura Batzordeari eta Kultura eta Kirol Sailaren plangintza estrategikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.