Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak - kulturaraba
Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak
2022ko martxoak 23, asteazkena, 17:00 - 19:00
Miren Lauzirika (Art for Life!)
Saio honek tresna praktikoak eskaini nahi ditu sormen- eta kultura-arloko lan profesionalari balioa emateko eta diruarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bateratua sortzeko. Saioaren helburua kulturan lan egiterako orduan aurreiritziak kentzeko klabeetan pentsatzea da: nola lortu beste pertsona batzuek zure lana baloratzea?, nola eraldatu diruaren inguruan ditugun usteak? edo nola eragiten dute sinesmen horiek kulturan aurrekontuak sortzerako orduan?
Saioan, hausnarketa sustatuko duten eta etorkizunean erabakiak hartzeko balioko duten ariketa praktikoekin lan egingo da. Azken batean, Topaketa berri bat proposatzen dizuegu, kultura-sektorearen profesionalizaziorako bidean, enpresa-pentsamendua sustatzeko.
Miren Lauzirika sormen aholkularia da eta Art for Life! -ren sortzailea. Berrikuntza-prozesuei laguntzen die, eta enpresentzako eta erakundeentzako sormen-gaitasunetan formatzailea da. Halaber, EmakumeEkin emakume ekintzaileen euskal elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea da.