null Carmen Arconada anderearen erretratua. Ignacio Zuloaga. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

Carmen Arconada anderearen erretratua. Ignacio Zuloaga. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

13/05/2020 - 13/05/2020

Carmen Arconada anderearen erretratua. Ignacio Zuloaga. Arabako Arte Ederren Museoa.

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:

“Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arte Ederren Museotik ekartzen dizuegu.

Ignacio Zuloaga (Eibar, Gipuzkoa, 1870 - Madrid, 1945)
Carmen Arconada anderearen erretratua. 1940 aldera
Mihise gaineko olio pintura
201 x 147,8 cm

Zuloagak 1920ko hamarkadan bere emakume bezero amerikarrentzat landu eta azken etapa arte garatzen jarraitu zuen formulari eutsi dio erretratu honetan. Lehen planoan zutik ageri den emakumearen figurak erakusten du zer nolako maisutasuna eta trebetasuna zuen itxura fisikoa eta testurak margotzeko, eta horixe ikus daiteke erretratatuak soinean duen zetazko jaiegunetako soinekoak transmititzen dituen luxuan eta distiran.

Ikusi gehiago: Arabako Arte Ederren Museoaren katalogoa