null Korterrazak 47 proiekzio antolatuko ditu Arabako 41 herritan, udan

Korterrazak 47 proiekzio antolatuko ditu Arabako 41 herritan, udan

Korterrazak 47 proiekzio antolatuko ditu Arabako 41 herritan, udan

Aste honetan jarriko da abian Korterraza 2025. Ostiral honetan, hilak 20, Legutiok hartuko du irailaren 5era arte Arabako 41 herritan egingo diren lehiaketako 47 saioen lehena. Gasteizko eta Arabako aire zabaleko film laburren jaialdiak jarduera kultural entretenigarri, interesgarri eta publiko guztientzakoa eskainiko die herritarrei, eta, beti bezala, doan eta modu irekian izango da (lekuak bete arte). 2024an, ia 11.000 pertsonak parte hartu zuten lurraldeko 40 herritan egindako 46 saioetan.

Gasteizen, nobedadeez betetako 16. edizioaz gozatuko dute ikusleek. Urtero bezala, Kultura Kalean! Elkarteak, antolatzailea denak, jarduera berriak gehitu nahi ditu, herritarrei programa erakargarri eta kalitatezkoa eskaintzeko. Jaialdiari beste jardunaldi bat gehituko zaio aurten, eta ekainaren 25etik 28ra egingo da. Beste data batez gain, kokapen berri bat ere jarriko da. Korterraza, aurten, Izaskun Arrue Kulturgunearekin arituko da elkarlanean, euskarazko film laburrei buruzko saio bat egiteko asteazkenean, hilak 25. Gure hizkuntzan filmatzearen erronken inguruko mahai-inguru batekin osatuko da. Saioa 20:00etan hasiko da eta sarrera librekoa izango da lekuak bete arte.

Asteazken horretan bertan (hilak 25, goizean) ospatuko da lehiaketaren beste nobedadeetako bat. Publiko profesionalari zabaltze aldera, Korterrazak jardunaldi bat garatuko du, “Zerga-pizgarriak, hasiberrientzat azalduta” izenburupean. Helburua da Arabako produktoreek, batez ere aurrekontu txikienekoek, filmaketak egiteko pizgarriak nola aprobetxatu behar diren argi eta garbi ikustea, saio didaktiko eta oso praktiko baten bidez. Jardunaldia Silvia Ruiz abokatuaren ardurapean egongo da eta 10:30ean hasiko da Artium Museoko Auditorioan. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

 

Jazzaldia

Nobedadeek Gasteizko Jazzaldiarekin eta Gasteizekin lankidetza berezia izaten jarraituko dute, jaialditik kanpo ere. Zinema hiria, aire zabaleko proiekzioen zikloa. Uztailak 13, igandea, 22:00etan, El Prado parkea Kill Jazz Vol 1. delakoaren kokaleku izango da, proiekziodun kontzertu-arratsalde bat. “Urte batzuk generamatzan jarduera batean lan egiteko aukera aipatzen, eta aurten zinema, zuzeneko musika eta jazza uztartzeko aukera bururatu zitzaigun. Publikoak zine-saio berezi eta paregabe batez gozatuko du ”, azaldu du Xabi Vitoriak, Korterraza enpresako zuzendariak. 

Gaualdian Adrián Royoren emanaldiak izango dira. Estatu mailako jazz piano-jotzaile nabarmenetako bat bihurtu zen 2023an, Pangea izeneko estreinako albumarekin, eta Geometrical Sardine taldeak osatuko du jardunaldia, jazz progresibo eta frenetikoko power hirukoteak.

Korterraza Gasteizko programazioak lehiaketako ekintza klasikoekin jarraituko du: film laburren saioak eta aire zabaleko musika. Film laburren kasuan, publikoak 43 lan nabarmenduez osatutako hautaketa entretenigarri eta interesgarri batez gozatuko du, aurten iritsi diren 1.040 lanen artean aukeratuak eta Arabako lanen presentzia handia izanik. Aukeratutako film laburren artean, honako izenburu hauek daude: Insalvable, Javier Marco Goya sariaren irabazlearena; 893 kilómetros, Rubén Guindo Novarena eta Fugaz sarietarako 8 izendapen dituena; Chicken Jazz, Susana Abaitua eta Ramón Barea aktore arabarra barruan; eta Depredador, Javier Fesser zuzendariarena.

Arabako atalean, lurraldearekin lotutako 8 film laburrek izango dute protagonismoa: Lamietxe (Eneko López de Luzuriaga), Hotz (Lander Castro), Judoka (Ander Iriarte), Komando Marmitako (Uxue Botas eta Ane Nafarrate), Plazer Bat (Sonia Estévez), ¿Cómo que abuela? (Xabi Vitoria), Ehiza (Aitzol Saratxaga) eta Grecorromanos (Mikel Bustamante). “Oso ona da Araban orain egiten ari diren filmaketen kopurua ospatzea, baina oso garrantzitsua da, halaber, horretan urte batzuk daramatzaten lurraldeko zinemagileei laguntzen jarraitzea, bai eta orain hasten ari direnei ere”, nabarmendu dute jaialdikoek.

Gasteizen, film laburren saioak, hilak 25erako antolatuta dagoenaz gain, ekainaren 26tik 28ra gauzatuko dira, Artium Museoaren barruko plazan, 22:00etatik aurrera. Ostegunean, hilak 26, Lander Otaola aktoreak ongietorria egingo die ikusleei saioaren aurretik. Publikoak Sail Ofiziala, Komedia eta Erakustaldia ikusteko aukera izango du. Haurrek eta familiek Korterraza Txikirekin gozatuko dute ostiralean, hilak 27. Auditoriumean, 18:00etatik aurrera, euskarazko ipuin-kontaketa egongo da Ane Gebararekin eta Aitor Vinagretekin, Artium Museoarekin lankidetzan, eta 19:00etatik aurrera, txikiek Europako eskola garrantzitsuenetako animaziozko film laburren saio batekin gozatuko dute.

Gasteizko film laburren programazioa Korterraza Sensibiliza saioak osatuko du abuztuaren 21ean, osteguna, 21:15etik aurrera Artium Museoaren barruko plazan.

 

Korterraza Araba

Arabako 11. edizioan, jaialdiak aire zabaleko film laburren 41 saio egingo ditu 40 herritan, Korterrazaren saio ibiltarien barruan. Sariketak lau saioren artean hautatzeko aukera ematen du, herri bakoitzaren gustuetara hobeto egokitzeko: Super Selekzioa, Komedia, Txiki eta Mix.  Aurtengo edizioan, Korterraza hemen egongo da: Legutio, Langraiz, Okondo, Ribabellosa, Dulantzi, Ondategi, Dura, Oroko Santutegia, Aramaio, Maeztu, Araia, Izarra, Ozio, Eskuernaga, Antoñana, Zubillaga, Berantevilla, Zuhatzu Kuartango, Uribarri Ganboa, Bastida, Lanteno, Deredia, Eltziego, Corro, Añanako Gatzaga, Okina, Quintanilla, Lotza, Laudio, Baroja, Amurrio, Narbaxa, Lantziego, Zabalate, Iekora, Bernedo, Alaiza, Orbiso, Marieta-Larrintzar, Artziniega eta Burgelu. Programazio osoa webgune honetan kontsulta daiteke: www.korterraza.com

“Dagoeneko 11 urte daramatzagu lurraldea zeharkatzen udaro, eta oso pozik gaude parte hartzearekin eta publiko leialaren oinarri bat sortu dugulako, zeina urtero saioetan parte hartzeko hurbiltzen baita”, nabarmendu du Vitoriak.

 

Saria Ramón Bareari

Sariak “EITB Saria, film laburra babesteari” sariarekin hasiko dira, zeinak helburu baitu urtero zinemagile baten ibilbidea eta generoan duen inplikazioa aintzatestea. Aurten, sariak omenaldia egingo dio Ramón Bareari. Aktoreak betidanik izan du presentzia handia film laburren munduan –Korterraza 2025ean 3 lan proiektatuko dira, zeinetan parte hartuko baitu–, bai aktore gisa, bai zuzendari gisa. Horrekin batera, zineman, antzerkian eta telebistan ibilbide profesional bikaina eratu du. Aktorea Gasteizera hurbilduko da larunbatean, hilak 28, saria eta ikusleen maitasuna jasotzera.

Palmaresari dagokionez, jaialdiak dagoeneko ezagutzen du lehen irabazlea. Aitzol Saratxagaren Ehiza film labur arabarrak irabazi du Bertako Igogailuak-Euskera Saria. Obra handinahiak, 20 minutuko sekuentzia ikusgarria izanik, euskarazko film laburren ekoizpenari zuzendutako saria irabazi du.

Palmaresa 11 sarik osatuko dute, baita hautaketagatiko eta lan guztiak jasotzen dituzten ikusleen kopuruagatiko sariek ere. Sariketak 8.000 euro inguru banatuko ditu sarietan. Gasteizen, honako hauek osatuko dute epaimahaia: Sergio Milan film laburren zuzendari ezaguna, Arantza Cordero narratzailea eta Jorge Asín aktorea. Haiek hautatuko dute nortzuek irabaziko duten Alex Angulo Saria, Keler Saria eta Grupo Eleyco Saria komediarik onenari.

Gainera, publikoak Laboral Kutxa-Publikoaren Saria, Liderrak Zuri Esker-Euskera Saria eta Sensibiliza Saria aukeratuko ditu. Korterraza Gasteizen, El Correo-Korterraza Txiki Sariak eta 2. Korterraza Txiki Sariak osatzen dute palmaresa. Araban, publikoak botoa emango du Korterraza Araba Sariaren eta Korterraza Araba Txiki Sariaren irabazleak hautatzeko.

 

Kontzertuak

Korterraza Gasteizen, proiekzioekin batera, jaialdiak 8 kontzertu interesgarri eskainiko dizkio publikoari ekainaren 26tik 28ra bitartean Artium Museoaren kanpoaldean, Falerina lorategian eta Virgen Blanca jatetxearen terrazan, guztiak doakoak eta irekiak (lekuak bete arte).

Korterraza Gasteizko musika-programazioa ostegunean (hilak 26) jarriko da martxan, Artium Museoaren kanpoaldean, eta emakumeek protagonismoa izango duten saio bikoitza egongo da. Egun horretan,18:30etatik aurrera, Mississipi Queen & The Wet Dogs taldeak soul eta rock doinuak eskainiko ditu. Hamarkada bat eszenatoki gainean daramala, talde bizkaitarrak, Ines Goñi buru duela, azaroan kaleratutako Phoenix diskoa aurkeztuko du. Gero, 20:00etatik aurrera, Lisa Kekaulak gidatutako The Bellrays talde estatubatuarrak hartuko du lekukoa. Hirian oso ezaguna, taldeak Heavy Steady Go! izeneko azken diskoan dauden abestiak joko ditu (joan den abuztuan kaleratu zen), eta rock, soul eta garage doinuek markatutako bere ibilbidearen errepasoa egingo du.  

Ostirala, hilak 27, 13:30ean hasiko da Virgen Blanca jatetxeko terrazan AC The Band taldearekin. Asier Crespo gasteiztarra du buru eta gaur egun single formako kantu berriak aurkezten ari da (This Kid eta Back to Square One). Arratsaldean, programazioa Artium Museoaren kanpoaldean luzatuko da, Still River bandarekin (18:30). Getxoko taldeak, Dan Cabanella estatubatuarrak gidatuta, Amerikan sustraia duen bere musika eskainiko du, rock eta blues doinuak protagonista dituela. Ondoren, Anauten txanda izango da, eta 20:00etatik aurrera Perro verde aurkeztuko du Gasteizen, abeslari eta gitarristaren lan berria baita, datorren maiatzaren 23an argitaratuko dena. Lan berri honetan, Anautek bere estiloaren bilakaeraren aldeko apustua egiten du, gaztelaniazko disko batekin eta soinu orraztuagoarekin.

Eta Korterraza Gasteizek itxiko du musika-kartela larunbatean, hilak 28, hiru kontzertu berrirekin. Falerina Lorategia Trío Bravoren kontzertuaren kokalekua izango da 13:30etik aurrera, Belar Soundsekin elkarlanean, hots, Montehermoso Kulturuneak bultzatutako zikloarekin. Afroamerikar musikarekiko mirespena izanik, Gabri Casanova, Alberto Anaut eta Javi Skunk musikariek rhythm and blues, boogaloo eta jazz estiloek markatutako errepertorio dantzagarria eskainiko dute.

Arratsaldean, Artium Museoaren kanpoaldean, Olharizuren txanda izango da (18:30); Arenna eta Dunaren hazietatik sortutako talde gasteiztar berria. Hiru urtez prestatzen aritu ondoren, talde berriak denbora-tarte horretan landu dituen konposizioak aurkeztuko ditu. Taldea Txus Dr. Sax (gitarra eta ahotsa), Javi (baxua), Rober (gitarra) eta Juancar (bateria) musikariek osatzen dute. Eta, 20:00etatik aurrera, Sex Museum iritsiko da, underground eszenako estatuko rock banda handienetako bat eta kultu-talde bat. Gasteizen publiko fidela edukirik, eszenatokien gainean bizi izandako 40 urteak ospatuko ditu. Sex Museum Madrilen fundatu zen 1985ean, musika beltzaren, psikodeliaren eta garagearen influentziekin, eta hard rock setpleno indartsu baterantz eboluzionatuz joan da.

 

Erronka Garbia 

Gizarte-arloari dagokionez, Korterrazak ingurunearekiko errespetuzko ekitaldi jasangarri bihurtzeko apustuari eutsiko dio. Lehiaketak, 2019az geroztik, Erronka Garbia ekitaldiaren ziurtagiria du. Eusko Jaurlaritzaren IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen du aitortza. Gainera, sexismorik, homofobiarik, transfobiarik eta edozein zapalkuntza-jokabiderik gabeko ekitaldi baten aldeko apustuari eutsiko dio sariketak, eta erRESPETAtuz kanpainaren zazpigarren edizioa jarriko du abian: hainbat iragarki, umorearen bidez inguruan ditugunei enbarazu egin diezaieketen jokabideen inguruan kontzientziatzeko. 

Korterraza Kultura Kalean! Elkarteak antolatzen du. Gasteizen, jaialdiak honako hauen babesa du: Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Laboral Kutxa, Keler, Grupo Eleyco, Bertako Igogailuak, El Correo eta EITB. Gainera, Artium Museoarekin, Montehermoso Kulturunearekin, Izaskun Arrue Kulturgunearekin eta Radio Vitoriarekin aritzen da lankidetzan. Araban, jaialdiak honako hauen babesa du: Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Grupo Eleyco eta El Correo. 

 

Argibide gehiago, hemen:
Xabi Vitoria - 688 844 922