null Kontzertuen zikloa: Artziniega - All Antica

Concierto

Kulturaraba

Kontzertuen zikloa: Artziniega - All'Antica

Kontzertu zikloa: Artziniega - All'Antica


All'Antica

Grand Tour
 
Laiene Alcalá, sopranoa

Diego Parra, biolin barrokoa
David Sáez, txirulak
Silvia Cantatore, viola da gamba 
Teresa Merino, tiorba
Elvira Pujol, klabea

Grand Tourra XVI. mendean hasi zen ohitura bat da, XVII. eta XIX. mendearen hasiera artean asko hedatu zena. Baliabide nahikoak eta maila altua zuten klase altuko gazte europarrek, adin-nagusitasuna lortzean (21 urte inguru), Europan zehar egiten zuten bidaia zen, eta Italia zen helmugarik garrantzitsuena. Bidaia oro har tutore batekin edo familiako kide batekin egiten zuten.

Gure kasuan, Britainia Handiko lanekin hasiko gara, hori baitzen gazte gehienen abiapuntua ohitura hori Europako gainerako herrialdeetara hedatu aurretik. Britainiarrek egiten zuten moduan, Parisen eta Versailleseko Jauregian geldituko gara, Luis XIV.aren (Eguzki Erregea) agintaldian zehar egin beharreko geldialdia. Bertan haren lorategi zoragarriak, estatuak, eraikinak, lan piktorikoa eta luxuzko jauregi erraldoia aztertuko ditugu.

Azkenik, Italian amaituko dugu bidaia, “antzinako Eramus” horren azken helmuga, non tutoreek gazteak bakarrik uzten zituzten, konfiantza erakusteko keinu gisa. Italiako egonaldiaren ostean, bakarrik itzultzen ziren etxera, istorioz, bitxiz, margolanez, eskulturaz eta oroitzapenez gainezka. Espero dugu bidaia hori gure publiko guztiarentzat entretenigarria izatea.

All'Antica


All’Antica Musika taldea musikaren, eta, bereziki, aspaldiko musikaren ezagutza eta gozamena hedatzeko eta sustatzeko asmoz sortu zen. Bokazio-nahiarekin, gizartearen ondarea den eta musika klasikoaren ohiko “giroan” maiz entzuten ez den musika ezagutzera ematen saiatzen gara. Musika jotzeko garai bateko musika-tresnen erreplikak erabiltzen ditugu. Batzuetan tresna horien afinazioa egun erabiltzen dugunaren oso ezberdina da, eta soinua orkestra modernoen guztiz bestelakoa da. Kontzertuaren amaieran, asmo didaktikoz, kontzertuari, musika-tresnei, interpretazioari eta abarri buruz nahi duten guztia galdetzeko aukera ematen diogu publikoari. All’Antica taldea 2018an sortu zen eta harrezkero kontzertu ugari eman ditu. Bere azken programen artean nabarmentzekoak dira Monteverdi, Soltanto Amore, Alfontso X Jakitunak Artziniega Hiribildua sortu zueneko 750. urteurrenerako musika, Les Plaisirs de Versailles, eta, azkena, Grand Tour. All’Antica Musika Getxoko Udalak (Bizkaia) diruz laguntzen duen elkarte bat da.

Antzinako musika jotzen duen All'Antica Musika taldeak ohore handiz aurkezten du bere kontzertu-programa berria, Grand Tour izenekoa.

 

Sarrerak
 
 

Datak

Ekainak 28

Ordutegia

20:00

Tokia

Arteko Santutegia

Artziniega

Prezioa

7 €