Danza

Kulturaraba

KONTRADANTZAK. Musika eta Dantza

KONTRADANTZAK. Musika eta Dantza

MUSIKARTA. Musika kartetan  erakusketari dagokionez, eta 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan Arabako Fournier Karta Museoak bat egiten du programazio honekin musika, arkitektura eta ondarea uztartzen dituzten proposamenekin.

 

Aurtengo leloarekin bat etorriz, “Arkitektura: iraganerako leiho bat, etorkizunerako ate bat” eta “Ondarea eraikitzen” gaiaren azpian, hainbat jarduera garatuko dira ondarearen hainbat alderdi konektatzeko beste modu batzuk deskubritzera gonbidatuz, zehazki, karten bildumaren, musikaren eta museoaren egoitza den Bendaña jauregiko espazio arkitektonikoaren bidez.

 

KONTRADANTZAK. Música y Danza
 

 Musika, dantza eta kartak uztartzeko helburuarekin, Luis Aramburu Udal Musika Eskolako Folklore Akademiak eta Mulixka Dantza Taldeak JEP 2025erako espresuki sortutako ikuskizun bat estreinatuko dute. Kontradantzak aurkeztuko da, Fournier Karta Museoaren bildumako karta sorta batean bildutako XVIII. mendeko hainbat doinu oinarri hartuta. Dantzek garaiko kontradantzen deskribapenetan oinarrituto dira, eta bertsio musikala, berriz, gure musika tradizionaleko instrumentuekin moldatuko da.

 

KONTRADANTZAK. Música y Danza

 

 
 

Aldi berean, urriaren amaiera arte, MUSIKARTA · Musika kartetan erakusketa bisitatu ahal izango da Fournier Karta Museoaren bildumako karta-sorta batzuekin. Musika kartetan egon da denboran zehar, eta bere funtzio ludikoaz gain, instrumentu, pertsonaia eta eszena musikalen irudiak eta melodiak transmititu ditu, objektu horiek lekuko eta transmisore kultural eta artistiko gisa duten balioa indartuz.

 

Datak

2025/10/17

Ordutegia

19:30

Tokia

Bendaña Jauregia. Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT

Aiztogile, 54

Vitoria-Gasteiz

Prezioa

Sarrera librea edukiera bete arte