null Kolpez Blai - ARABAKO PLAZETAN, Lantziego

Teatro

Teatro

Kulturaraba

Kolpez Blai - ARABAKO PLAZETAN - Lantziego

Logo verde ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Zo-Zongó!!  taldeak Kolpez Blai aurkezten du Lantziegon.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Ikuskizunaren sinopsia 

Denok barruan daramagun hori adierazteko beharretik sortu da KOLPEZ BLAI ikuskizuna. Amorrua, indarra, energiarik primitiboena. Salto, oihu, korrika eta dantza egin nahi dugula kontatzeko gogoa.

Perkusioa, etengabeko kolpekatzea, jauziak eta energia adierazpen-kanal gisa.
KOLPEZ BLAI! kaleko perkusio ikuskizuna da. Lortzeko gakoa: Musika munduan ibilbide luzea daramagun eta kalera irteteko gogobiziz gauden 9 musikari gazte eta alaiek osatutako taldea.

Datak

2023/09/09

Ordutegia

13:00

Tokia

Huerto del Fraile parkea

LANCIEGO/LANTZIEGO

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia