null KAY, robot - ARABAKO PLAZETAN, Dulantzin

Teatro

Teatro

Kulturaraba

KAY, robot - ARABAKO PLAZETAN, Dulantzin

KAY, robot - ARABAKO PLAZETAN, Dulantzin

Ameztu Antzerkia  konpainiak KAY, robot antzezlana aurkezten du Dulantzin. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

KAY jenio-ero bat da, bere asmakizun eta adimen mekanikoz beteriko mundu batean bizi dena. Bizitzan arrakasta izan nahi du. Urrats bat harago doa, eta mundu naturala eta artifiziala uztartu nahi ditu. Gogor lan egiten du.

Dena gaizki ateratzen zaio. Mundua txoriburuaz beteta bait dago.
Bere izaki mekanikoak matxinatu egiten dira. Infernu ilun-futurista bat sortzen dute. Ukitu apokaliptikoz beteriko gatazka.

Hemen dator garrantzitsuena. Gizateria robotizatzearenik amaituko duen liskarra sortzen da. Imajinatzen duzu?

Kay zoro-galtzaile horrek aurre egin beharko dio bere iluntasunari eta bere esentzia propioa aurkitu beharko du, gizakiaren esentzia. Amaiera zoriontsua nahi badu.

Amaiera zoriontsua? Edo ez. Jakina. Gizakiak gara. Onena merezi dugu.

Orduan, zer dugu hemen? Etorkizun hurbileko eskuliburua bat, utik daitekeena. Anbizio handiko istorio bizigarria. Gizakiaren eta makinen arteko fusioari buruzko abentura distopikoa.

Eta ez, ez da txantxa. Mundua salbatuko dugu.
Fantasiazko bilakaera baten istorio festazalea.

Hiperteknologiaren tiraniari buruzko txotxongilo komedia kezkagarri eta ameslaria.

Datak

2025/07/03

Ordutegia

12:00

Tokia

Dulantzi

laguntzailea